Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
Man Ray, D.A.F. de Sade-ren alegiazko erretratua (1938)
Jean Fautrier, 22. bahitua (1944)
Iruzkinak
Francis Picabia, Txekorraren adorazioa (1941‑1942)
- Izenburua:
- Francis Picabia, Txekorraren adorazioa (1941‑1942)
- Erakusketa:
- Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
- Gaiak:
- Artea eta politika | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Bigarren Mundu Gerra
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Picabia, Francis
Francis Picabia-ren Txekorraren adorazioa Bigarren Mundu Gerrakoa da, hain zuzen ere 1941‑1942koa. Izenburua Itun Zaharreko pasarte bati dagokio. Hain zuzen, israeldarrak makurtu, eta urrez egin duten zekorraren irudia gurtzen duten pasarteari. Margolan honetan, begirada lizuna duen zekorraren irudiak Adolf Hitler irudikatzen du. Zutik dago, jarrera humanoidean, zetaz estalita. Haren azpian, jendetza aztoratua besoak altxatuta azaltzen da, irudia eskuez agurtzen edo, beharbada, ukitu nahian ere.
Picabiak argazki-muntaketa politiko batean oinarritu zuen irudi hau. Era berean, Picabiaren lanetako asko aldizkari pornografikoetako irudietan oinarritu ziren. Aztoragarria da lan politiko honen eta Picabiak pornografiari buruz egindako lanen arteko lotura ikustea. Politikaren eta masen zoramenaren arteko lotura estua erakusten du.