Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
André Fougeron, Epaileak (1950)
Nicolas de Staël, Printzeen parkea (Futbolari handiak) (1952)
Iruzkinak
Roberto Matta, Accidentalité (1947)
- Izenburua:
- Roberto Matta, Accidentalité (1947)
- Erakusketa:
- Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erbestea | Bigarren Mundu Gerra | New York | Paris
- Mugimendu artistikoak:
- Surrealismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Matta, Roberto
Matta Txilekoa zen. Mundu Gerra hasi zenean, artista surrealistak, Paris utzita, New Yorkera joan zirenean, bitartekari garrantzitsua izan zen Frantziatik zetozen margolarien eta Estatu Batuetako espresionista abstraktuen munduaren artean. Baina beste asko bezala, Parisa itzultzeko irrikatzen zegoen. 1947ko Accidentalité margolanak accident eta fatalité hitzak uztartzen ditu. Gaia arraroa da, ia zientzia fikziozko munduaren oroitzapena: jeneral itxurako izakiak mahai baten inguruan daude eserita, beste izaki batzuen patuari buruz eztabaidatzen. Sade markesaren lanek interes handia sortarazten zuten garai hartan. Mattaren hasierako irudietan, Saderen liburuetan bezala elkarri lotutako gorputzak azaltzen dira, besarkatuta edo eztabaidan. Erdi metalikoak dira, eta bestalde, oso leunak. Ia krustazeo itxurakoak, eztendunak, eta arantza itxurakoak, eta puntu zorrotz eta gorriekin, kolore gris eta beltzeko mundu ilunarekin kontrastean.