Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
Marcel Duchamp, Gioconda (1919)
Francis Picabia, Txekorraren adorazioa (1941‑1942)
Iruzkinak
Man Ray, D.A.F. de Sade-ren alegiazko erretratua (1938)
- Izenburua:
- Man Ray, D.A.F. de Sade-ren alegiazko erretratua (1938)
- Erakusketa:
- Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
- Gaiak:
- Generoa eta sexualitatea | Argazkigintza | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Erretratua eta autorretratua | Nazismoa | Paris
- Mugimendu artistikoak:
- Surrealismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Ray, Man
Margolan hau Man Ray artista estatubatuarraren lan garrantzitsu eta ezohikoa da, 1938an egina. Man Ray oso ezaguna da, baina bereziki 1920ko eta 1930eko hamarkadetan Parisko argazkilari handia zelako. Baina goi mailako joskintzaren munduan aritzeaz gain, artista surrealista ere bazen. Hau da Man Rayk egindako Sade markesaren —XVIII. mendearen bukaerako pertsonaiaren— alegiazko erretratua. Saderen alderik ezagunena haren idatzi erotikoak dira, eta haren izenetik dator, hain zuzen, sadismo hitza. Sadismoak surrealistak erakartzen zituen, gustu zibilizatuaren irizpide konbentzionalei haiek egin nahi zieten erasoaren zati gisa.
Sadek bizitzaren zati handi bat kartzeletan eta eroetxeetan eman zuen, hainbat sexu-deliturengatik zigortuta. Sarah Wilson, erakusketako komisarioa:
“Sade markesa, erretratuan, Bastillaren hondarrei begira dago. Bastilla haren kartzela ohia izan zen, eta Frantziako Iraultzan zeharo suntsituta gelditu zen. Bastillako —bere kartzelako— adreiluak gorputzaren eta aurpegiaren gainean margotuta ditu. Ia erabat hormatua dago, hobiratua. Margolanaren beheko aldean markesaren azken nahi eta testamentuko hitzak daude, ez bakarrik haren gorpua eta hilobia, baizik eta haren lanak ere, gizakiaren memoriatik desagertuko direlako itxaropena adieraziz. Oker zegoen, bai horixe!”.
Irudi hau margotu zenerako, Europa osoa ohartzen zen faxismoaren mehatxuaz, eta gerra ia saihestezina zela ikusten zen. Man Rayren irudi kezkagarriei eta inguruan zintzilik dauden beste artista surrealisten amesgaiztoko ikuspenei begiratzen badiezu, gain‑gainean zegoen izuaren sentimen sakona izango duzu. 1930eko hamarkadako Paris hartako mundu dotore eta zibilizatua nazismoaren indarren sarrera bortitzaren ondorioz suntsitua izateko zorian zegoen.