Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
Jean Dubuffet, Berthollet, ibai-karramarro bat duela sudur gainean (1947)
Antonin Artaud, Autorretratua (1947)
Iruzkinak
Bernard Buffet, Gizona kaskezurrarekin (1947)
- Izenburua:
- Bernard Buffet, Gizona kaskezurrarekin (1947)
- Erakusketa:
- Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
- Gaiak:
- Heriotza | Artea eta espazioa | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Biluzia | Erretratua eta autorretratua | Bigarren Mundu Gerra | Paris | Saint-Germain-des-Prés
- Mugimendu artistikoak:
- Existentzialismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Buffet, Bernard
Bernard Buffet-ek oraindik ez zituen hogei urte, 1947an, Gizona kaskezurrarekin autorretratu hunkigarria egin zuenean.
Bere burua erakusten digu, biluzik, esku bat burezur baten gainean duela. Galtzak beso baten gainean ditu, galtza uhalak zintzilik. Gela huts‑hutsik dago: lurreko oholak eta, horman, irudi bat, besterik ez. Pobretasuna eta desolazioa atzematen dira espazioan.
Gerra osteko Parisko giro arazotsua jasotzen du margolanak, gizartea Okupazioaren umilazioaren aurka borrokatu zenekoa. Gerra-garaian hainbat margolarik burezurrak irudikatu zituzten, biziaren erdian heriotzaren oroigarri gisa. Hori egin zuten, besteak beste, Picassok eta Braque‑k. Buffetek ere gai horri heldu zion. Irudi bakandu eta biluziak existentzialismoaren ezaugarri zen antsietatea ere adierazten du. Existentzialismoa Saint-Germain-des-Prés-ko kafetegietan garatzen ari zen mugimendu filosofikoa zen.
Garaiaren espiritua islatzeko zuen gaitasunak izar bihurtu zuen Buffet berehala. Kritikari askorentzat, Buffeten azken margolanek inpaktua galdu zuten. Hala ere, Gizona kaskezurrarekin margolanak Buffeten lanik onenen emoziozko boterea du.