Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
Niki de Saint Phalle, Kennedy–Khrushchev (1963)
Gilles Aillaud, Eduardo Arroyo eta Antonio Recalcati, Bizi edo hiltzen utzi edo Marcel Duchamp-en amaiera tragikoa (1965)
Iruzkinak
Henri Cueco, Barrikada, Viet Nam 68 (1968)
- Izenburua:
- Henri Cueco, Barrikada, Viet Nam 68 (1968)
- Erakusketa:
- Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
- Gaiak:
- Artea eta politika | Sorkuntza artistikoa | Vietnamgo gerra | 68ko maiatza | AEB | Paris | Jackson Pollock
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismo Abstraktua
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Cueco, Henri | Matisse, Henri | Mondrian, Piet | Picasso, Pablo
Henri Cueco-k 1968. urtean —hortaz, erakusketa honen azken mugatzat hartzen duten urtean— egin zuen margolan politiko hau. Eztabaida politiko biziko garaia zen, eta horrek eragin izugarria izan zuen artearen munduan. Hemen, Cuecok Delacroix‑en Askatasuna herriaren gidari hemeretzigarren mendeko margolan ezaguna hartu zuen, eta Estatu Batuek Vietnamen parte hartzearen kontrako protesta margolan bilakatu zuen.
Baina Parisko artistak ez ziren soilik arlo politikoan Estatu Batuei aurre egiten ari; artearen bataila ere puri‑purian zegoen. Alboan, Jackson Pollock-en aitzin‑gibelak izeneko margolana ikusi ahal izango duzue. Azpialdean, Jackson Pollock margolari estatubatuarraren burua —soiltze bidean dagoen burua— erakusten du. Kopeta zimurdunaren kontra zanpatzen ditu hatzak. Haren atzean, amesgaiztoa bailitzan, europar aro modernoaren historiako margolan adierazgarri batzuk ageri dira. Van Gogh-ekin eta Mondrian-ekin, Matisse-rekin eta Picasso-rekin norgehiagokan. Hogeigarren mendearen erdialdea arte, Paris izan zen mugimendu modernoaren gune garrantzitsuena. Europa osoko artistak biltzen ziren bertan, eta Estatu Batuek begiratu eta miretsi besterik ez zuten egiten. Baina Jackson Pollock bezalako margolariek ikuspuntu hori aldatu zuten. Pollock mugimendu espresionista abstraktu garrantzitsuaren izarra zen, eta mugimendu horren gunea Estatu Batuetan zegoen.
Hortaz, 1968 urtea bukaera puntu egokia da. Maiatzeko ikasle iraultzek gako une gisa markatu zuten urte hori Pariseko historian. Baina, orobat, garai hartan Europaren eta Estatu Batuen arteko arte- eta politika-elkarrizketak —gaur egun ere bizirik dirauen elkarrizketak— fase berria ezagutu zuen.