Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
Gilles Aillaud, Eduardo Arroyo eta Antonio Recalcati, Bizi edo hiltzen utzi edo Marcel Duchamp-en amaiera tragikoa (1965)
Iruzkinak
Jean Tinguely, Txiroen balleta (1961)
- Izenburua:
- Jean Tinguely, Txiroen balleta (1961)
- Erakusketa:
- Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Mugimendua | Soinua | Paris
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Tinguely, Jean
Erakusketako azken aretoan, zintzilik dagoen Jean Tinguely-ren eskultura izugarri hau nagusitzen da. Txiroen balleta du izena. 1961ean egin zen, eta hondakin-multzo bitxia da, Tinguelyk motorizatutako hondakin-multzoa. Horrela, hotsak eta zaratak egiten ditu, denbora-tarte erregularrak errespetatuz. Apoteosi lotsagabea da, erakusketa honen zati handi bat osatu duen hogeigarren mendeko eskulturaren tradiziorako.
1960ko hamarkadan bukatzen dugu guk erakusketa. Baina Tinguelyren eskultura lehen bezain esanguratsua da berrogei urte geroago. Gaur egun ere, artistek oraindik beren arte-ondarea zalantzan jartzeko ardura hartzen dute. Hogeigarren mendeko lehen zazpi hamarkadetan, arte bisualek Parisen zuten aberastasuna eta aniztasuna harrigarria zen. Eta nahasketa aberats horrek zenbait aldaketa iraultzaile inspiratu zituen. Aldaketa horiek jarri zituzten hogeita batgarren mendeko arte-sormenaren oinarriak.