Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
Antonin Artaud, Autorretratua (1947)
Roberto Matta, Accidentalité (1947)
Iruzkinak
André Fougeron, Epaileak (1950)
- Izenburua:
- André Fougeron, Epaileak (1950)
- Erakusketa:
- Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
- Gaiak:
- Giza gorputza | Artea eta gizartea | Artea eta politika | Sorkuntza artistikoa | Erretratua eta autorretratua | Kapitalismoa | Komunismoa
- Mugimendu artistikoak:
- Errealismo sozialista
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Fougeron, André
Epaileak, 1950ekoa, André Fougeron margolari errealista sozialistak egina da. Errealismo sozialista mugimendu artistiko berria zen, Sobietar Batasunaren eraginez sortua. Komunismoak erakargarritasun handia zuen gerraosteko urteetan, batez ere komunistek Erresistentzian lortutako izen onaren ondoren.
Margolan hau Parisko galeria dotoreenetako batean erakutsi zuten. Parisko burgesia eta Frantziako iparraldeko ikatz-meatzarien bizitza latzak alderatzen ditu. Fougeronen epaileak aurrez aurre ditugu: bost irudi tragiko dira, gorputz-atal moztuak erakusten. Betaurreko ilunekiko gizon itsua, besondoa mahai gainean bermatuta, bizkarrezur hautsia kortse ortopedikoak eusten diola. Haren eskuinetan, ikatz-hautsa arnasteak eragindako psoriasiaren ondorioz azal gorria duen gizona dago, bekokia orbaintsu. Irudiaren aurrealdeko neskatxoak gurasoak galdu ditu. Soineko beltza jantzita azaltzen da. Irudi horiek sistema kapitalista erruki gabe salatzen dute, haren biktimak baitira.