Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
Marcel Duchamp, Bizikleta-gurpila (1913)
Tsuguharu Foujita, Youki, elurraren jainkosa (1924)
Iruzkinak
Henri Matisse, Bizkarra I (1909)
- Izenburua:
- Henri Matisse, Bizkarra I (1909)
- Erakusketa:
- Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
- Gaiak:
- Giza gorputza | Sorkuntza artistikoa | Biluzia | Erotismoa
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Matisse, Henri
Henri Matisse-k 1909an egin zuen brontzezko eskultura hau. Matissek horrekin hasita zuen hurrengo hogei urtean jarraitu zuen bizkarraldeko eskulturen seriea. Emakumearen irudi naturalista sortu du: haragiaren tolesdurak, bularreko kurbak eta eskuetako hatzak bereizten dira. Seriean aurrera goazela, irudia gero eta abstraktuagoa da. Azkenean, emakumearen irudia zutabe bat besterik ez da, txirikorda luze batek erditik zatiturik. Serieko lehenengo eskultura honetan ere, Matissek modeloaren irudia asko sinplifikatu du, asko markatutako profil gogorrekin. Eskulturaren sentsualitatea brontzearen eginduran datza, bai eta azaleko argiaren eta itzalaren arteko joko ederrean ere.
Alboan, gorputz biluzien bestelako irudikapenak ere ikusi ahal izango dituzue. 1920ko eta 30eko hamarkadetan, kubismoaren abenturaren ondoren, artista askok berriz ere atzera jo zuten margotzeko era tradizionalagoetarantz. Eta emakumezkoen biluziak arte klasikoko gai izan dira betidanik. Gainera, inguruan ikusten duzuen bezala, oso ohikoa da gizonezko margolariek emakumearen irudiari elementu erotikoa gehitzea. Matisseren irudi sentsual baina sinplea beste artista batzuen lan erotikoagoekin alderatzea liluragarria da.