Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
Roy Lichtenstein, Ba... Barkatu, 1965‑66
Ed Ruscha, Industria astuna, 1962
Iruzkinak
Roy Lichtenstein, Rouen katedrala (eguneko bost aldi ezberdinetan begiratuta) III. multzoa, 1969
- Izenburua:
- Roy Lichtenstein, Rouen katedrala (eguneko bost aldi ezberdinetan begiratuta) III. multzoa, 1969
- Erakusketa:
- Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
- Gaiak:
- Artearen demokratizazioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Claude Monet
- Mugimendu artistikoak:
- Pop Artea
- Artelan motak:
- Inprimaketa | Komikia | Pintura
- Aipatutako artistak:
- Lichtenstein, Roy
Roy Lichtenstein-ek makinaz egindako Monet‑a deitu zion bost zatiko margolan honi. Cloude Monet margolari inpresionista frantsesak Rouengo katedralari buruz egin zuen serie batean oinarritua dago.
Lichtenstein 1960ko hamarkadan egin zen entzutetsu, Pop Art mugimenduarekin. Komiki merkeetako irudien moldaketengatik goraipatu zuten batez ere. Hala ere, betidanik aztertu nahi izan zuen komikietako eta iragarkietako arte komertzial horren eta tradiziozko artearen, hau da, galerietako arte «handi»aren arteko erlazioa. Margolanen serie honetan oso argi ikusten da interes hori. 1960ko hamarkadaren amaieran margotu zuen Lichtensteinek serie hau. Garai hartan, komikietako irudiak marrazteari utzi zion, baina oraindik komikiaren hainbat ikusizko efektu erabiltzen zuen. Lan honetarako, Moneten margolan serie famatu bat hartu, eta haren gainean lan egin zuen. Inprimatze merkeen ezaugarri den puntu bilbea erabili zuen serie horretarako. Hain zuzen, Monet arte «handi»ko artista goraipatuenetarikoa da. Trebetasun handiz erabili zituen puntuak: koloreak eta txantiloiak geruza konplexuetan tartekatu zituen. Lichtensteinentzat, arte «handi»aren eta «baxu»aren arteko mugak oso lausoak dira.
Geroago ere, Lichtensteinek arte-estiloei buruzko gaiak aztertu zituen. Bere lanean, arrakasta izan zuen bai kritikaren aldetik bai ikusleen aldetik.