Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
Ross Bleckner, Oroigarria I, 1994
David Salle, Deabruzko Errolan, 1987
Iruzkinak
Eric Fischl, Ile-mozketa, 1985
- Izenburua:
- Eric Fischl, Ile-mozketa, 1985
- Erakusketa:
- Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
- Gaiak:
- Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Biluzia
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Fischl, Eric
Emakume biluzi bat pikotxean dago bainugelako zoruan. Eskuan, guraizeak ditu, xaflak zabalik eta gorantz begira dituela. Emakumearen aurrean, bainugelako zoruan, ispilua dago. Ile-mozketa izena du margolanak. Baina ispilu zirkularrak islatzen duen argi-izpia ez dago emakumearen burura zuzenduta. Aitzitik, haren izterren artean distiratzen du. Zenbait aldetatik begiratuta, oso eszena normala, etxekoa da: bainuontziak botila parea du ertzean; xanpu botilak dira, beharbada. Eta emakume bat pikotxean dago bainuontziaren ondoan, pubiseko ilea mozten. Baina bada kezka eragiten duen giro bat margolanean. Badirudi ikuslea sudurra sartzen ari dela, bainugelako ateak itxita egon beharko lukeela. Argi-efektu deigarriek ezinegon-sentipena areagotzen dute. Argi-izpi makurrak datoz goitik behera, ageri ez den veneziar pertsiana batetik, bainugelan zehar marra distiratsuak eratuz, zoruan zabaldu arte. Film beltz bateko giro tentsioz betea dakarkigun efektua da. Errutinazko ekintza bat, norberaren hanketako ileak moztea bezain hobengabea, izaera makur samarreko bihurtzen da. Zer gertatuko ote da egiaz hurrena?
1980.eko hamarkadan, margotzeko bitarteko tradizionala punta-puntako bihurtu zen berriro arte modernoaren munduan. Eric Fischl-ek lagundu zuen berpizte horretan, garrantzi garaikidea zuten irudiak margotuz. Bereziki oso ezaguna bilakatu zen, hau bezalako margolanetako nolabaiteko ametsezko giroarengatik. Giro horrek esplikaziorik gabeko tentsio zentzua dakarkie hiriko eszena normalei.