Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
Cindy Sherman, Titulurik gabeko fotograma 6. Zk, 1977
Cindy Sherman, Titulurik gabea 356. zk., 2000
Iruzkinak
Cindy Sherman, Titulurik gabea 143. zk., 1985
- Izenburua:
- Cindy Sherman, Titulurik gabea 143. zk., 1985
- Erakusketa:
- Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
- Gaiak:
- Emakumea artean | Generoa eta sexualitatea | Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Antzerkia
- Artelan motak:
- Argazkia
- Aipatutako artistak:
- Sherman, Cindy
Argazki ikaragarri honek Sherman-ek zuen mozorrotzeko lilura erakusten du. Maitagarri ipuinak izeneko seriekoa da. Titulurik gabeko fotogramak serie goiztiarragoan bezala, Maitagarri ipuinak seriean ere Shermanek bere burua erabiltzen du modelotzat. Film-Fotogramen seriean, behin eta berriz atera zuen bere erretratua, emakumezko‑sexualitatearen estereotipo irudiak ikertzearren. Maitagarri ipuinak seriean, gizonezko eta emakumezko rolak jokatzen ditu. Hemen, bizarra eta bekain lodiak jarri dizkio bere buruari. Urpekaria dirudi, itsasoak hondartzara eramandakoa, dagoeneko harri artean erdi urperatuta. Haren begiak irekita eta beira itxurarekin daude, eta zauri beldurgarriak ditu lokian.
Argi eta garbi, Maitagarri ipuinak serieko argazkiek ez dute zerikusirik haurrentzako lotarako istorio atseginekin. Aitzitik, istorio ikaragarrienen elementurik izugarrienei erreparatzen diete, edo gure imajinazioek gogora ekartzen dizkiguten irudiei. Ikuslearen baitan dago narrazioa ematea; Shermanen irudia abiaburu soila da.
Antzerki-elementu indartsua dago Shermanen lanean. Honelako irudiek argazkilaritzarekin adinako zerikusia dute antzezpenarekin. Sherman rol bat sortzen ari da, pertsonaia bat erretratatzen. Eta jantziak, makillajea, argi dramatikoak eta eszenaren girotzea, guztiak ere, azken emaitzaren funtsezko osagai dira.