Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
Cindy Sherman, Titulurik gabea 356. zk., 2000
John Baldessari, Zuri-beltzezko erabakia, 1984
Iruzkinak
John Baldessari, Artistentzako aholkuak, 1967 eta 1968 bitarte
- Izenburua:
- John Baldessari, Artistentzako aholkuak, 1967 eta 1968 bitarte
- Erakusketa:
- Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
- Gaiak:
- Artea eta umorea | Artea. Merkatua | Sorkuntza artistikoa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Kontzeptuala
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Baldessari, John
Saldu nahi duten artistentzako aholkuak.
- Oro har, kolore argiko margolanak bizkorrago saltzen dira kolore ilunekoak baino.
- Ondo saltzen diren gaiak: Madonna eta haurra, paisaiak, lore margoak, natura hilak (ez erabili osagarri morbidorik, hala nola txori hilik), biluziak, itsas pinturak, abstraktuak eta surrealismoa.
- Gaia garrantzitsua da: esana da behiak eta oiloak dituzten margolanek hautsa biltzen geratzen direla txoko batean; eta margolan bera zezenekin eta oilarrekin eginez gero, berriz, saldu egiten dela.
Bada norberaren parodiako elementu bat lan burutsu honetan: John Baldessari-k barre egiten dio artearen munduari berari. Iragarki hau arte-argitalpen batean aurkitu zuenetik kopiatu zuen; eta kontsumo-gizarte baten merkataritza kezka nabarmenak agerian uzteko erabiltzen du. Lan garrantzitsua da, Baldessarik arte kontzeptualaren jardunbidearekin bat egiten duela erakusten duelako. Lanaren atzean dagoen ideia da garrantzizkoa, objektua bera baino areago. Baldessarik, berak pintatu ere ez zuen egin lana: merkataritza errotulu pintore bat kontratatu zuen horretarako.