Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
Roy Lichtenstein, Rouen katedrala (eguneko bost aldi ezberdinetan begiratuta) III. multzoa, 1969
Andy Warhol, Bi Marilyn, 1962
Iruzkinak
Ed Ruscha, Industria astuna, 1962
- Izenburua:
- Ed Ruscha, Industria astuna, 1962
- Erakusketa:
- Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
- Gaiak:
- Artearen demokratizazioa | Sorkuntza artistikoa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Kontzeptuala | Pop Artea
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Lichtenstein, Roy | Ruscha, Edward | Warhol, Andy
Ed Ruscha-ren margolan honetan, hitzak eurak bilakatzen dira margolan. Kolorezko hondoaren gainean daude letrak, erdian, erretratu baten gaia izango balira bezala. Baina begiak erdi itxita behatzen badiegu, forma zurien txantiloi abstraktua ere badela iruditzen zaigu.
Hitzez egindako margolanetan, Ruschak klixe eta esloganetako hizkuntza prosaikoa erabili zuen. Lan honetan, bere letra propioa erabili ordez, moldiztegiko letra‑mota inpertsonala erabili zuen Ruschak. Lanaren arabera aldatzen da hori. Batzuetan, pintura zorrotaden teknikak erabili zituen. Hitzen esanahiaren araberakoa da aukera, eta hitzen esanahia komunikatzen laguntzen du. Margolan honetan, letra astun eta sendoek bat egiten dute adierazten duten zentzuarekin. Baina zentzu literala ez da garrantzitsuena: hitzak beren testuinguruetatik ateratzen dira, bakarrik egotera behartzen dira, margolaneko objektu eta gai izateko. Ez dira komunikatzeko tresnatzat erabiltzen.
Ruscha Pop Art mugimenduarekin egin zen ospetsu lehenengo aldiz, 1960ko hamarkadan. Andy Warhol eta Roy Lichtenstein bezalako pop artistek bezala, Ruschak eguneroko bizimoduko hitz eta irudiak hartu zituen, eta bere lanean aurkeztu zituen. Horrelako lanek erronka egin zieten arteari buruzko ideiei, eta muga guztiak desegin zituzten. Hau da, iragarkien eta artearen arteko muga; arte «handi»aren eta «baxu»aren arteko muga; eta objektu errealaren eta arte irudikapenaren muga.
Pop arteak munduari begiratzeko modu berria ekarri zuen. Hona hemen Andy Warholen hitzak:
“Pop artean sartzen zinenean, kartelak ezin zenituen berriro lehengo moduan ikusi. Pop artearen bidez pentsatzen zenuenean, ezin zenuen Amerika lehengo moduan ikusi”.