Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
Jeff Koons, Luis XIV.a (Louis XIV), 1986
Charles Ray, Ohol-pieza I‑II, 1973
Iruzkinak
Jeff Koons, Puxika-txakurra, 1994-2001
- Izenburua:
- Jeff Koons, Puxika-txakurra, 1994-2001
- Erakusketa:
- Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
- Gaiak:
- Sorkuntza artistikoa | Gainazala | Kolorea | Materiala | Tamaina | Herri-kultura | Dualtasuna | Alaitasuna
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Koons, Jeff
Eskultura nahiko berria da hau. Altzairu herdoilgaitzez egina dago, eta gainetik koloreko laka zeharrargia du. Puxika erraldoiaren itxura du; mugitu egiten da pailazo batek haur baten urtebetetze jaian egiten dituen modukoak. Koonsek ezereza eta baliogabea «goi‑mailako» arte bihurtu eta itxura fisiko itzela ematen dio.
Haurtzaroko irudiak behin eta berriz azaleratzen dira Koonsen lanean. Kulunkatzeko zaldietatik eta plastilinatik eskulturak atera ditu. Era berean, tankera horretako hainbat margolan egin du, esaterako, Cheerios zerealen prozesioa erakusten duen margolana, edota urdaiazpiko xerretan aurpegi irribarretsuak irudikatzen dituena. Eta, noski, hor dugu Guggenheim Bilbao Museoaren kanpoko Puppy eskultura erraldoi, jolastia eta bizia.
Koonsek haurtzaroa oso garrantzitsua zaiola adierazi du. Haren arabera, haurtzaroan izan zuen artearekin lehen harremana. Hala ere, bere esanetan, semea jokatzen ari denean hari begiratzeak ere izugarri eragin dio. Hori ikusteak sinplifikatzen lagundu dio, bai eta artearen gainean iritzi zurrunak ez izaten ere.
“Batzuetan, semearekin nagoenean eta hura marrazten ikusten dudanean, hor non ikusten dudan margo bioleta iluna hartu eta zati bat margotzen. Nire buruari esaten diot: «askoz ere politagoa litzateke margo laranjarekin margotuko balu». Baina orduan bioleta iluna erabiltzen du eta benetan marrazki ederra sortzen du. Izan ere, hark daukan konfiantzarekin eta norberaren kontzientziarekin ezin liteke gaizki egon”.
Haurtzaroarekin daukan loturari esker, Koonsen lanetan zoriontasun kutsua nabari da. Hala ere, alde iluna ere azaltzen da. Koonsek Puxika-txakurra oso lan optimistatzat deskribatu du —umetan egiten diren urtebetetze-jaien oroigarri—. Era berean Troiako zaldia ere badela esan du ordea. Badu ezkutuko alde bat ere, sexualitatea iradokitzen duena ziurrenik.
“Espero dut nire lanak Disney-renak duen egiazkotasuna izatea. Hau da, Disneyren lanetan optimismo erabatekoa dago, baina, era berean, sorgin maltzurra azaltzen da sagarrarekin”.