Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
Charles Ray, Ohol-pieza I‑II, 1973
Cindy Sherman, Titulurik gabeko fotograma 6. Zk, 1977
Iruzkinak
Charles Ray, 91ko udazkena, 1992
- Izenburua:
- Charles Ray, 91ko udazkena, 1992
- Erakusketa:
- Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
- Gaiak:
- Manikia | Artea eta identitatea | Artea eta moda | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Tamaina | Los Angeles
- Artelan motak:
- Argazkia | Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Ray, Charles
Bi metro eta 40 zentimetroko maniki honetan, dena izan da heren bat luzatua. Ray-ren ustez, manikia lehenengo nolabaiteko distantzia batetik ikustea litzateke hoberena, inguruan eskala asmarazten duen ezer eduki gabe. Hortaz, neurri normaleko emakumea dela pentsatuko zenuke. Orduan, gerturatzen zaren heinean, txikiagoa eta txikiagoa sentituko zinateke manikiaren neurri itzelarekin konparatuta.
91ko udazkena Los Angelesen erakutsi zen lehen aldiz, 1992an, izenburu bereko hiru eskulturako sorta batean sartuta zegoelarik. Oihartzuna sortu zuen. Eskultura “Andre handia” izenaz ezaguna egin zen. Ikusleei berriz ere umea izatea gogorarazten diela ematen zuen, ume batek konparazioz erraldoia den gurasoa ikustean sentitzen duen erosotasuna eta beldurra burura ekarrita.
Eskulturak modaren industriaren herri-kultura ere hausnartzen du: manikia zutik dago, eskuak aldaketan dituela, Hollywoodeko glamourra gorpuztuta. Modak erakarri zuen Ray, nortasun pertsonalaren eta benetakotasun ezaren esplorazioen abiapuntu gisa erabil zitekeelako. Modaren munduan, nortasuna aldatu eta manipulatu egin daiteke. Modeloak, ikuslearekin intimitate zentzu faltsua eratzeko moduan aurkez daitezke. Rayk aurrera egin zuen, Tatjana Patitz modako modeloaren argazki-serie bat egiteko. Serie horren izenburua hau da: Munduko emakumerik ederrena. Rayren argazkiek alde esanguratsua erakutsi zuten, pertsona pribatuaren eta hedabideetan aurkeztutako irudi publikoaren artean.