Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
David Salle, Deabruzko Errolan, 1987
Iruzkinak
Julian Schnabel, Etxerako ibilaldia, 1984 eta 1966 bitarte
- Izenburua:
- Julian Schnabel, Etxerako ibilaldia, 1984 eta 1966 bitarte
- Erakusketa:
- Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
- Gaiak:
- Artea eta emozioa | Artearen historia | Sorkuntza artistikoa | Gainazala | Materiala | Tamaina | AEB
- Mugimendu artistikoak:
- Neoespresionismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Schnabel, Julian
Egurrezko sei paneletan zehar zabaltzen da lan handi hau. Beharbada, piezaren tamaina itzela eta gero, azalaren ohiz kanpoko egindura da ikuslea astintzen duen lehenengo gauza. Schnabel bere pinturek ukimenaren ezaugarriak dauzkatelako da ezaguna, eta horrek eskulturengandik oso gertu uzten du. Belusa nahiz animalien larrua bezain material ezberdinak erabili izan ditu efektu hori lortzeko. Etxerako ibilaldia bere pintura adierazgarrien arteko bat da eta bertan plater eta ontzi hautsien puskez estaltzen du egurraren azalera. Pintatzen hasten da orduan, irudia lozaren azal malkartsuaren gainean sortzen.
Itxura denez, ideia Europan zegoenean bururatu zitzaion artistari: bere hoteleko gelako arropa armairuaren ezohiko neurriko pintura bat egitea erabaki zuen, plater hautsiez estalita. Estatu Batuetara itzuli zenean, ideia hartan lan egiten hasi zen. Eta horrela egindako lanek izar bilakatu zuten Schnabel. Pertsonaia nabari bilakatu zen “neoespresionismo” izena hartuko zuenaren esparruan. Minimalismo hotzak eta arte kontzeptualak hamarkadetan zehar pintura ezkutatu eta gero, Schnabel bezalako artista neoespresionisten lana are emozionalagoa eta subjektiboagoa zirudien. Schnabelen lanak eduki erromantikoa edo epikoa agertzen du maiz, eta hori elementu oso berritzailetzat hartu izan da. Haren teknika berri eta erradikalekin batera, Schnabel bere belaunaldiko artista amerikarren artean erakusketa gehien egin eta arrakasta ekonomikorik handiena izan duenen arteko bat bihurtu dela esan nahi du horrek. Hedabideek sortutako eztabaidaren maila horren handia izanda, bere lanaren seriotasunari itzal egin dio neurri batean.