Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
Jasper Johns, Begiralea (Watchman), 1964
Cy Twombly, Ilium (goiz batean hamar urte ondoren) [1. zatia], 1964
Iruzkinak
Jasper Johns, Bandera, 1967
- Izenburua:
- Jasper Johns, Bandera, 1967
- Erakusketa:
- Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
- Gaiak:
- Artearen historia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sinbologia | Herri-kultura | AEB
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismo Abstraktua | Pop Artea
- Teknikak:
- Collage | Enkaustika
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Johns, Jasper | Rauschenberg, Robert
Jasper Johns-ek Estatu Batuetako banderari buruz egindako irudiek aldi garrantzitsua markatzen dute XX. mendeko artearen garapenean. Johnsek 1950.eko hamarkadan egin zuen bere lehenengo bandera, Estatu Batuetako artean Espresionismo Abstraktua izeneko mugimendua nagusi zela. Espresionismo Abstraktuko artistek —esaterako Jackson Pollock‑ek— ezagutzeko moduko objektuak erabiltzea saihesten zuten euren lanean. Horren ordez, euren teknika erabiltzen zuten euren indibidualtasuna adierazteko: pintzelkada lodiak, zabalak, edota ur jauzien modura pintura zorrotadaka mihisera isuria, artistaren emozio egoeraren erakusgarri. Johns, bere adiskide eta artelanetako kide Robert Rauschenberg‑ekin batera, atzera ere pinturan egiazko objektuak eta ezagutzeko moduko imajinak sartzen hasi zen. Johnsek sinbolo lauak aukeratu zituen, hala nola banderak eta ituak. Izan ere, Johnsek zioenez, buruak dagoeneko ezagunak dituen gauzak ziren. Estatu Batuetako bandera hain da ezaguna, jendeak ikusi ere ez du egiten ia. Baina Johnsek berria balitz bezala ikusarazten digu irudia.
Hemen, ikusi ohi dugun oihal lauaren ordez, Johnsek collagea darabil, hau da, mihiseari erantsitako papera. Ondoren, enkaustika erabiltzen du: teknika zaila, beroaz baliatuz argizaria pigmentuekin nahastea lortzen duena, ondoren nahasketa hori azalera baten gainean eman ahal izateko, kasu honetan collagearen gainean. Emaitza egindura oso landua, inkrustaziozkoa da, azal zoragarriro aberatsarekin eta distiratsuarekin. Horrenbestez, Johnsen lana Espresionismo Abstraktutik dator, bere lanari bere marka pertsonal bereziak gehitzen ari zaion heinean; baina ukitu pertsonal hori sinbolo ezagun inpertsonal bati ari zaio aplikatzen, banderari, alegia.
Horrelako lanek (eguneroko bizitzako irudi ezagun hutsalak erakusten dituztenak) inspiratu zuten artearen munduan 1960.eko hamarkadan ekaitzaren pare nagusitu zen mugimendu berri hura, Pop Art delakoa.