Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
Eric Fischl, Ile-mozketa, 1985
Julian Schnabel, Etxerako ibilaldia, 1984 eta 1966 bitarte
Iruzkinak
David Salle, Deabruzko Errolan, 1987
- Izenburua:
- David Salle, Deabruzko Errolan, 1987
- Erakusketa:
- Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
- Gaiak:
- Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa
- Mugimendu artistikoak:
- Posmodernismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Salle, David
David Salle-ren lana kritikariek Postmodernismo etiketa jarritako testuinguru batean agertu da. Postmodernismoaren ezaugarrietako bat irudiak iturri aukera handi batetik hartzea da, hau da, “goi mailako” zein “behe mailako” artetik. Irudiok gero, euren artean konbinatzen dituzte edota testuinguru berri batean kokatzen.
Irudi dramatikoz josita dago Deabruzko Errolan, literaturatik eta ikusmen arteetatik hartuta. Izenburuko Errolan izenak Errolanen kantorea gogorarazi dezake (Frantziako Erdi Aroko poema epiko bat). Karlomagnoren garaian girotuta dago; eta sarrazenoen kontra borrokatzen den Errolan ausartari buruz ari da. Baina ez dago ageriko narratibotasunik pinturan. Bi langileren antzeko zerbait irudikatzen du, beharbada depresio-garaiko argazki bat, edo propaganda politikoko pieza bat. Erdiko pertsonaiak, ukabila gora daukala, kartutxo‑uhal baten antzekoa dauka jantzita. Ikusteko irudien nahasketa bat erantsi zuen Sallek, erreferentzia artistiko sorta bat gogorarazita. Gizon biak buru zizelkatu bana daukate eskuetan, eta euren harrizko gorputz edo idulkietatik bereizi direla ematen du. Erdiko pertsonaiak itsas-pintura bat dauka bularrean gainjarrita. Eta, mihisearen eskuinaldearen gainean, izugarri distira egiten duen gorputz biluzi bat dago espazioan. Kutsu erotiko bat dakar horrek; hala ere, “goi mailako” arte-iturri batetik hartuta dago, Lucien Freud‑en pintura batetik, alegia, duela urte gutxikoa. Artistak ez du nahi gu pintura koherentzia narratiboaz irakurtzeko gauza izatea, ez eta inolako esanahi argirik ateratzeko ere. Lanak egiten duena, ordea, artelan bat ikustean norberaren subkontzientean pilatzen den inpresio-sorta harrapatzea da.