Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
Andy Warhol, Bi Marilyn, 1962
Bernd eta Hilla Becher, Ur-biltegien tipologia, 1972
Iruzkinak
Andy Warhol, Aulki elektriko handia, 1967
- Izenburua:
- Andy Warhol, Aulki elektriko handia, 1967
- Erakusketa:
- Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
- Gaiak:
- Heriotza | Artea eta komunikabideak | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa
- Mugimendu artistikoak:
- Pop Artea
- Artelan motak:
- Serigrafia
- Aipatutako artistak:
- Warhol, Andy
1960ko hamarkadan, Warhol-ek aulki elektrikoen irudi-serie bat egin zuen. Irudi guztietan, aulkia hutsik dago exekuzio aretoan. Itxuraz, irudian ez dago ezer izugarririk. Baina hala ere, irudi bortitza da. Sinpletasun gordinaz erakusten digu aulkia Warholek, eta irudiari berari uzten dio gainerakoa. Irudikatu gabe dagoenak tentsioa areagotzen du. Gure irudimenak irudikatzen du ikusi ezin duguna.
Oraingo honetan, heriotza da nagusi Warholen lanean. Auto-istripuak erakusten zituen lan ugari egin zuen. Sarritan, prentsaren iritziz ere argitaratzeko gogorregiak ziren argazkiak erabili zituen. Suizidioak ere erakutsi zituen. Janari pozoituarekin hil zen jendearen irudiak erakutsi zituen. Pertsonaia famatuen erretratuak ere, egoera tragikoetan eginak ziren: Marilyn Monroe, hil ostean margotu zuen. Eta Jackie Kennedy goibela, senarra hil eta gero margotu zuen. Halako lanek ospearen izaera agerian uzten dute. Gainera, izaera hori ez da filmetako edo musikako izarrena bakarrik, gaizkileena edo tragedia latzak jasan dituztenena ere izan baitaiteke.
Geroago esan zuenez, egunkariko artikulu bat irakurri ostean hasi zen heriotzari buruzko irudiekin lanean:
«Izenburua honakoa zen: “129 LAGUN HIL DIRA HEGAZKIN-ISTRIPU BATEAN”. Eta horren eraginez hasi nintzen heriotzari buruzko serieak egiten: auto-istripuak, hondamendiak, aulki elektrikoak… Lehenengo orrialde hari begiratzen diodan bakoitzean, datarekin topo egiten dut: 1962ko ekainaren 4a. Handik sei urtera, neure ezbeharra zen lehenengo orrialdeko izenburua: “ARTISTA TIROKATU DUTE”».
1968an, une batez Warholen filmetako batean azaldu zen emakume bat haren estudiora sartu zen, eta tirokatu egin zuen. Bere bizitza gehiegi kontrolatzen zuela zioen. Bizirik atera zen erasotik, eta gertaera hori Warholen kultu-legendari gehitu zitzaion.