Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
Ongi-etorria eta oharrak
Jasper Johns, Bandera, 1967
Iruzkinak
Jasper Johns, Begiralea (Watchman), 1964
- Izenburua:
- Jasper Johns, Begiralea (Watchman), 1964
- Erakusketa:
- Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
- Gaiak:
- Sorkuntza artistikoa | Kolorea
- Teknikak:
- Ensanblajea
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Johns, Jasper | Rauschenberg, Robert
Lan konplexu hau hainbat elementuz osatua dago. Piezaren gorputz nagusia mihise gaineko olio pintura bat da. Baina, goiko eskuinaldean, hanka baten moldea dago, eta aulki bat. Alderantzikatuta daude, eta ematen du badaezpadako moduan zintzilik daudela, une batetik bestera erortzekotan. Johnsek margolanaren gainean egindako oharren batzuk iradokitzen dute figura eseria izenburuko “begiralea” dela.
Hankaren azpian, margolana bi segmentu horizontaletan zatitua dago. Margolanaren ezkerraldean, hiru segmentuok gutxi gorabehera koloregabeak dira, baina letrak bereiz ditzakezu: red (gorria), yellow (horia) eta blue (urdina) hitzen hasiera. Etiketa horiek bat datoz margolanaren eskuinaldean bloke horizontaletan margotutako hiru kolore primarioekin.
Mihisearen behealdean, pintura orban luze, horizontal bat dago. Haren kolorea zuria da behealdean, grisa erdialdean, eta beltz bilakatzen da goialdean. Orbana mihisearen ezkerreko ertzera iritsi aurretik bukatzen da; eta pintura orbantzeko erabilitako tresna hortxe utzi digute, bola baten kontra zutik dagoela.
Bere adiskide Robert Rauschenberg-ek bezala, Johnsen lanak assemblage-rako interes bizia erakusten du, hau da, egindako edo aurkitutako objektuak elkarrekin jartzeko interes bizia. Hemen, bola, aulkia eta hankaren moldea erabiltzeak lanaren zentzu fisiko indartsua areagotzen du, eta pinturaren eta eskulturaren arteko fusioa sortzen du.