Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
Andreas Gursky, Hong Kongeko Burtsa II, 1995
Jeff Koons, Hiru baloidun arrain-ontzia 50/50, 1985
Iruzkinak
Anselm Kiefer, Alemaniako heroi espiritualak (Deutschlands Geisteshelden), 1973
- Izenburua:
- Anselm Kiefer, Alemaniako heroi espiritualak (Deutschlands Geisteshelden), 1973
- Erakusketa:
- Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
- Gaiak:
- Artea eta historia | Sorkuntza artistikoa | Nazismoa | Alemania | Talde-memoria
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Kiefer, Anselm
Gerraondoko alemaniar artistarik handienetarikotzat jo ohi da Anselm Kiefer. Hala ere, hasieran, amorruz erantzun zioten haren jaioterrian. Irudi izugarri hau 1980ko Veneziako Bienaleko munduko eszenatokian ikusgai jarri zutenean, Alemaniako kritikariek oroitzapenak berpizten zituela esan zuten, eta oroitzapen horiek ahaztea hobe izango litzatekeela. Hau da, Alemaniak Bigarren Mundu Gerran izandako jarreraren inguruko oroitzapenak gogora ekartzen zituela. Are gehiago, kritikari batzuek Kieferren lanak joera neofaxista bultzatuko zuela ere esan zuten.
Margolanean ganga itxurako barrunbe itzela ikusten da. Alemaniako ganbara baten itxura du eta zurezko oholak eta zutabeak urrunean galtzen dira ezkerreko aldean. Nolanahi ere, Albert Speers izeneko arkitekto naziak eraikitzen zituen espazio ilun eta handien islak ere antzematen zaizkio. Era berean, Hermann Göring-entzat egindako landetxearen antza ere badu. Hermann Göring Alemaniako aireko armadako komandantea zen, bai eta Hitlerren eskuineko eskua ere.
Gelako hormen artean tartekaturik, piztuta dauden zuziak azaltzen dira. Zuzi horiek nazien anaitasuna eta führer-arenganako debozioa pizteko erabiltzen ziren suzko ikuskizunak gogorarazten dizkigute.
Horrez gain, Kieferrek zenbait izen idatzi zituen gelako lurrean. Izen horiek alemanerazko kulturaren baitako zenbait pertsonenak dira, hala nola, Richard Wagner-en, Caspar David Friedrich-en edota Joseph Beuys-en izenak azaltzen dira. Pertsona famatu horietako batzuk nazien erregimenaren aldekoak izan ziren, baina gehienak ez ziren alde agertu. Margolanaren bidez autoreak nazismoaren gaiari aurre egiten dio. Izan ere, Alemaniako iraganaren gai tabuari aurre egin eta iragan hori onartzea zein zaila den adierazten du. Hala ere, Alemaniako heroi espiritual garrantzitsuenak ahaztu egin ditugula ere ematen du aditzera —beren izenak horma batean idatzita ahaztuta daude—.