Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
Jasper Johns, Bandera, 1967
Roy Lichtenstein, Ba... Barkatu, 1965‑66
Iruzkinak
Cy Twombly, Ilium (goiz batean hamar urte ondoren) [1. zatia], 1964
- Izenburua:
- Cy Twombly, Ilium (goiz batean hamar urte ondoren) [1. zatia], 1964
- Erakusketa:
- Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
- Gaiak:
- Artea eta mitologia | Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erroma | Italia
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismo Abstraktua
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Johns, Jasper | Rauschenberg, Robert | Twombly, Cy
Twombly-k 1960.eko hamarkadaren hasieran egin zuen beste lan askok bezala, margolan honek horma gainean egindako graffitiaren itxura du, beste ezerena baino gehiago. Hasteko, mihise zuria hartzen du, horma balitz bezala. Haren gainean, itxuraz axolagabeki, zirriborroak, orbanak eta narrioak egiten ditu, olio-pintura, grafito-lapitza eta argizari-lapitza erabiliz. Zikinaren eta utzikeriaren iradokizun bizia dago, lapitz eta grafito marken orbantzeak eraginda. Ezer ez zaigu literalki pintatuta ageri. Lantzean behin, hitz edo esaldi zirrimarratu baten iradokizuna dago; baina, nahiz eta Twomblyk idazketa dirudiena erabiltzen duen, ez du esanahi berezirik. Areago, idazketa bere marka pertsonala egiteko erabiltzen du. Alde horretatik, Twomblyren lana Espresionismo Abstraktutik hainbat gauza hartu dituela esan daiteke, margotzearen ekintzaz baliatuz gizabanakoaren adierazpide bat‑bateko emozionalean egiten duen enfasiarekin.
1950.eko hamarkadaren hasieran, Twomblyk Italiara bidaiatu zuen, ikasle garaitik lagun mina zuen Robert Rauschenberg artista kidearekin. Funtsezko esperientzia izan zen. Gero, bi artistak New Yorkera itzuli ziren, eta estudio bat elkarrekin izan zuten han. Laster, Rauschenbergek Jasper Johns gaztea, eta orduko hartan ezezaguna, aurkitu zuen. Denbora labur batez, hiru artistek lankidetza estuan jardun zuten. Baina Italiak bere marka utzi zion Twomblyri. Gero eta areago, Europako arteak eta tradizioak erakarri zuen. Eta, 50.eko hamarkadaren bukaeran, jaioterria zuen Estatu Batuak utzi eta Erroman kokatu zen behin betiko. Geroztik egin zituen lanetariko askok bizileku berriaren erreferentziak dakartza, bai eta kultura eta mitologia klasikoen erreferentziak ere. Lan honen izenburua, adibidez (hau da, Ilium), Greziako legendako antzinako Troia hiriaren beste izen bat da.