Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
Cindy Sherman, Titulurik gabea 143. zk., 1985
John Baldessari, Artistentzako aholkuak, 1967 eta 1968 bitarte
Iruzkinak
Cindy Sherman, Titulurik gabea 356. zk., 2000
- Izenburua:
- Cindy Sherman, Titulurik gabea 356. zk., 2000
- Erakusketa:
- Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
- Gaiak:
- Emakumea artean | Generoa eta sexualitatea | Artea eta identitatea | Artea eta psikologia | Artea eta umorea | Sorkuntza artistikoa | Erretratua eta autorretratua
- Artelan motak:
- Argazkia
- Aipatutako artistak:
- Sherman, Cindy
Oraintsuko argazki honek abiapuntu berria markatzen du Sherman-en lanean. Famatu bihurtua zen, emakumeei sexu objektu estereotipiko gisa egindako erretratatuengatik. Gero, amesgaizto edo hondamen ikaragarriak gogorarazten zituzten istorioak irudikatu zituen. Erretratu hau, bestalde, aldi berean da umoretsua eta errukiorra. Arreta pertsonarengan jarriz —pertsonaia antzerki-eszena baten osagai gisa erretratu beharrean—, argazki baten bidez komunikatzen diren alderdi psikologikoak nabarmentzen ditu Shermanek.
Ohi bezala, Sherman bera da argazkiko modeloa. Pertsonaia, dirudienez, helduarora iristen ari den emakumea da, argazki-estudio baterako posatzen. Emakumea, argi eta garbi, gogor saiatu da bere burua konfiantzazko argi erakargarrian aurkezteko; baina glamourrez agertzeko egiten dituen ahaleginak errukarriro gutxietsiak dira. Badirudi sudurrean egin dioten ebakuntza oso txarto atera dela, eta inolaz ere ez duela hori ezkutatzea lortzen. Benetako bekainak errukirik gabe makillatu ditu ezkutatzeko eta haien gainean nabarmen gezurrezkoak diren lineak marraztu ditu. Makillaje gorabeheratsuak begi nekatu nostalgikoak nabarmentzeko beste ezertarako ez du balio. Eta emakumearen jantziak inolaz ere ez datoz bat: jaka gastatua, niki itxuragabea, eta Hollywoodeko distiraren pare iristeko ahalegin ausarta, zilar koloreko eskularru distiragarrien bidez. Baina irribarre adoretsuak pertsonaia begi onez ikustera bultzatzen gaitu. Argazkia, aukera guztien kontra amets egiteko giza gaitasunaren irudi bihurtzen da.