Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
Bernd eta Hilla Becher, Ur-biltegien tipologia, 1972
Anselm Kiefer, Alemaniako heroi espiritualak (Deutschlands Geisteshelden), 1973
Iruzkinak
Andreas Gursky, Hong Kongeko Burtsa II, 1995
- Izenburua:
- Andreas Gursky, Hong Kongeko Burtsa II, 1995
- Erakusketa:
- Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
- Gaiak:
- Gizakia | Artea eta teknologia | Sorkuntza artistikoa | Kapitalismoa | Fikzioa eta errealitatea | Alemania
- Artelan motak:
- Argazkia
- Aipatutako artistak:
- Becher, Bernd | Becher, Hilla | Gursky, Andreas
Eszenak dira Andreas Gursky argazkilari alemaniarra liluratzen dutena. Horren erakusgarri dugu gizarte kapitalista modernoa irudikatzen duen honako hau. Argazki panoramikoan Hong Kongeko Burtsa ageri da. Distira handiz argiztatua dago, eta burtsako langilez betea. Guztiek dute alkandora zuria eta txaleko gorria, eta ilaretan eserita daude, pantaila berdinen aurrean. Eszenan inpertsonaltasun kutsu handia dago. Badirudi langileek nortasun indibidualak galdu dituztela, nolabaiteko existentzia kolektiboan.
Gurskyren lanak, dokumentuzko hurbilketarekin, bizi garen mundua jasotzen du nolabait. Izan ere, Bernd eta Hilla Becher eragin handiko argazkilariak izan zituen irakasle. Gogora ezazu argazkilari horien ur-biltegien dokumentu estiloko argazki-seriea duzula erakusketa honetan. Baina Gurskyren lana ezberdina da, oinarrizko alderdi bati erreparatuta. Argazkietan, ikusten duenaren ikuspegi inpertsonala eta objektiboa erakusten duela irudi dakiguke. Baina Gurskyk, teknika digitalekin, irudia manipulatu egiten du, mezua moldatzeko. Esaterako, langile guztiek berdin jantzita egon beharko luketela erabakitzen badu, irudia alda dezake, eta itxura hori sortu. Dokumentuzko hurbilketaren aldaketa zolia da. Guk ikusleok, agian jakingo dugu irudia manipulatu duela. Baina ez dakigu zeintzuk izan diren aldatutako elementuak. Artistak, nahita, argazkiak egia esango digunaren ustea zalantzan jarrarazten digu.