Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
Jean-Michel Basquiat, Titulurik gabea (Burezurra), 1981
Eric Fischl, Ile-mozketa, 1985
Iruzkinak
Ross Bleckner, Oroigarria I, 1994
- Izenburua:
- Ross Bleckner, Oroigarria I, 1994
- Erakusketa:
- Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
- Gaiak:
- Heriotza | Artea eta gizartea | Artea eta pertzepzioa | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Sinbologia | Espiritualtasuna
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Artelan motak:
- Pintura (olio-pintura)
- Aipatutako artistak:
- Bleckner, Ross
Olio-pintura itzel honek, lehenengo begiratuan, diseinu abstraktua ematen du, mihisean errepikatutako eredua. Baina, berriz begiratuta, eredu horrek sinbolo ezaguna gauzatzen duela ikusiko dugu. Kutxa tapaduna, bi eskulekurekin. Dir‑dir egiten duten argi dirdaitsu ugariek, itxuraz, kutxetan distiratzen dute, haien azaletan behin eta berriz islatuta. Eta argi gorpuzgabe gehiago ere flotatzen dabiltza, atzealde ilunaren kontra, gaueko zeruan izarrak bezala. Argigune horietako batzuk hegan doazen txori zuri fantasmagorikoen itxura hartzen dute.
Bleckner-en lanak argiari buruzko ardura etengabea erakusten dute. Bai ikusizko efektuarengatik eta bai sinbolo balioagatik erabiltzen du. Oroigarri izenak iradokitzen digun gisan, margolan hau —Blecknerren beste asko bezala— oroitzapenaz eta galeraz ari da. Bereziki HIES epidemiaren zabalkundearen kronika egin du, gizarte osoari eragin baitio, eta, zehazkiago, haren adiskide eta lankideei eragin baitie. Blecknerren margolanak aldi berean dira nozitutako galera konkretuen elegia eta atsekabearen gaineko gogoeta orokorrak. Laudoriozko eta kontenplaziozko margolana da Oroigarria I. Duen izaera misteriotsuarekin eta argitsuarekin, indar handiz gogoratzen digu espiritualtasuneko aldartea. Eta abstrakzioa erabiltzeak aldarte hori areagotzen du: espezifikoak ez diren irudiak erabiliz, Bleckner gai da, oso indar handiz, galera zentzu sakona komunikatzeko.