Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
Jeff Koons, Hiru baloidun arrain-ontzia 50/50, 1985
Jeff Koons, Puxika-txakurra, 1994-2001
Iruzkinak
Jeff Koons, Luis XIV.a (Louis XIV), 1986
- Izenburua:
- Jeff Koons, Luis XIV.a (Louis XIV), 1986
- Erakusketa:
- Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
- Gaiak:
- Artea eta umorea | Artea. Merkatua | Artea. Teoria | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Bob Hope | Luis XIV.a
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Koons, Jeff
Busto hau Luis XIV.arena da. Luis XIV.a Frantziako Errege izan zen hamazazpigarren mendearen amaieran eta hamazortzigarren mendearen hasieran. Eguzki‑erregea ezizena zuen eta haren erregealdiak iraun zuen bitartean erabateko agintea ezarri zuen Frantzian. Europako historiako erregealdi luzeena izan zen.
Egia esan, Jeff Koons-ek gai hori aukeratzea harritzekoa da. Izan ere, egile hau hedabideetako irudi garaikideak aukeratzeagatik izan zen ezaguna. Hala ere, Koonsen umore ironikoa erabiltzearen ezaugarria azaltzen da: ikusleak eskultura hau oso arrunta eta kitsch itxurakoa dela antzemango duela jotzen du egileak.
Busto hau beste busto-multzo baterako egin zuen 1986ko erakusketa baterako. Horrela, lortu nahi izan zuenari buruz hitz egin zuen:
“Statuary deritzon serie bat egin nuen, eta, niretzat, gizartearen ikuspegi panoramikoa zen. Mutur batean Bob Hope nuen, eta, bestean, Luis XIV.a. Hala ere, benetan erakutsi nahi nuena Frantziako Iraultza arteko artearen historia izan zen. Era berean, beste ideia bat ere adierazi nahi izan nuen, hau da, artea masaren eskuetan utziz gero —Bob Hope horren sinboloa zen—, masaren egoaren isla izango litzateke, eta gerora apaingarri hutsa bihurtuko litzateke. Hala ere, ikuspegi panoramikoaren beste muturrean, artea monarkaren eskuetan utziz gero, monarkaren egoaren isla izango litzateke, eta gerora apaingarri bihurtuko litzateke ere”.
Luis XIV.aren erresumaren garaian, haren irudia toki guztietan azaltzen zen artearen munduan. Eskultoreek beren artean lehiatzen jardun zuten erregearen brontzezko estatua itzelak egiteko. Hala ere, Koonsek ukitu berezia eman dio bere eskulturari. Altzairu herdoilgaitzez egina dago. Esaten duenaren arabera, material hori dituen ezaugarri proletarioengatik gustatzen zaio. Horrekin ontziak egiten dira.