Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
Anselm Kiefer, Alemaniako heroi espiritualak (Deutschlands Geisteshelden), 1973
Jeff Koons, Luis XIV.a (Louis XIV), 1986
Iruzkinak
Jeff Koons, Hiru baloidun arrain-ontzia 50/50, 1985
- Izenburua:
- Jeff Koons, Hiru baloidun arrain-ontzia 50/50, 1985
- Erakusketa:
- Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
- Gaiak:
- Artea eta gizartea | Artea eta kirola | Artea eta umorea | Artearen demokratizazioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Oreka | Publizitatea | Herri-kultura
- Mugimendu artistikoak:
- Pop Artea
- Artelan motak:
- Eskultura | Ready-made
- Aipatutako artistak:
- Koons, Jeff | Lichtenstein, Roy
Eskultura honetan, Jeff Koons-ek saskibaloiko hiru baloi jarri ditu beirazko akuario batean. Uretan erdi sartuta daude, bata bestearengandik tarte berdinera. Hala ere, baloiak beren tokian egon daitezen ez dago ezkutuzko teknologiarik. Egia esan, baloiak beren tokitik askotan mugitzen dira eta berriz ere tokian bertan jarri behar izaten dira. Koonsen ustez, hori artelanaren esanahiaren baitan dago. Lan honi “orekazko” eskultura izena eman dio. Baloiak mugitzean oreka apurtzen da eta berriz ere bere lekuan jarri behar dira. Hala ere, hitz horrek badu beste esanahi bat. 1980ko hamarkadan, publiko fanatikoak oso jokalari onak ziren pertsona batzuk izar bihurtu zituen. Jokalari horien izen eta aurpegiak mundu osoan egin ziren ezagun. Eskultura honek egoera horren ondorioz sortutako gizartearen desorekaren gakoa ematen digu: hau da, gutxi batzuk ospe eta dirutza izugarria lortzean sortzen den egoeraren berri ematen digu. Koonsek mezu hori aldez aurretik nabarmendu zuen, alegia, andel barruko saskibaloiko eskulturaren alboan Nike zapatilak erakusten zituzten jokalarien posterrak jarri zituenean.
Koonsen lana Pop Art mugimendutik sortzen da. Pop artistek bezala eguneroko irudi arruntak erabiltzen ditu. Hala ere, Koonsen lana 1980ko hamarkadako komertzialismoaren baitan sartzen da. Bada beste antzekotasun bat ere, kultura herrikoiaren «arte baxu»ko formak hartzeko nahia: Lichtensteinek komiki-banda egokitu zuen bezala, Koonsek iragarkien mundua aztertu du. Koonsen lanetan beste ideia bat ere aztertzen da; hau da, artelana ez duela artistak berak egin behar: ideia hori Marcel Duchamp-en ready-made‑ak delakoetatik hartu zuen, hala nola R. Mutt izenaz sinatu zuen eta Fountain titulua jarri zion 1917ko pixatokia bezalakoetatik. Koonsen lanaren ezaugarrietako bat umore probokatzailea da. Horrela, bada, saskibaloiko baloiekin iseka egiten dio sormen artistiko bakarra aldarrikatzen duen arte-merkatuari.