Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
Jasper Johns, Begiralea (Watchman), 1964
Iruzkinak
Ongi-etorria eta oharrak
- Izenburua:
- Ongi-etorria eta oharrak
- Erakusketa:
- Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
- Gaiak:
- Bildumagintza | AEB | Alemania | Edythe Broad | Eli Broad
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Aipatutako artistak:
- Kiefer, Anselm | Koons, Jeff | Lichtenstein, Roy | Ray, Charles | Sherman, Cindy | Warhol, Andy
Ongi etorri gure erakusketara: Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad bildumen artearen lau hamarkada. Eli eta Edythe Broad-ek, dudarik gabe, Estatu Batuetako gerraondoko arte bilduma garrantzitsuenetako bat eratu dute. Erakusketa honetan, bilduma horretako obra nabarmenenetariko batzuk ikus ditzakezu: 1960.eko hamarkadako irudi ikonikoak, besteak beste Andy Warhol edota Roy Lichtenstein ezagunek eginak; eta azken aldiko zenbat lan ere bai, Jeff Koons, Charles Ray eta Cindy Sherman egileenak.
Erakusketako lanik gehienak estatubatuar artistenak dira. Hala ere, alemaniar artista handien pieza garrantzitsu batzuk ere aurkituko dituzu, hala nola Anselm Kiefer artistarenak. Erakusketa miatuz zoazen eran, gure garaiko maisurik handienetako batzuen lana ikusiko duzu. Gure garaikideen artea azken belaunaldiaren artearekin zer-nolako erlazioa duen ikusteko aukera izango duzu. Eta estilo, gai eta teknika berriak azken berrogei urtean nola agertu diren antzemateko gai izango zara.
Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad bildumen artearen lau hamarkada erakusketa Iberdrolaren babesari esker gauzatu da.