Espresionismo Abstraktua
Lee Krasner: Begia da lehen zirkulua (The eye is the First Circle), 1960
David Smith: Cubi XXVII, 1965
Iruzkinak
David Smith: Hudson Ibaiaren paisaia (Hudson river landscape), 1951
- Izenburua:
- David Smith: Hudson Ibaiaren paisaia (Hudson river landscape), 1951
- Erakusketa:
- Espresionismo Abstraktua
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Espresionismo Abstraktua
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Gorky, Arshile | Pollock, Jackson | Smith, David
Espresionismo Abstraktuak eskultura ere baliatu zuen. Indianan jaiotako David Smith artistaren lana da horren erakusgarri.
1934. urtetik, artistak altzairu soldatua erabili zuen bere piezak egiteko, eta material berrerabiliak ziren gehienetan. Hala, bere obrak AEBn egindako metal soldatuko lehenengo eskulturatzat jotzen dira. Smithek ez zituen soilik bere tailerrean eskuragarri zituen materialak aprobetxatzen, nekazaritza erreminta zaharrak edo galdaketatik eratorritako hondakinak ere baliatzen zituen.
Altzairu urtuarekin, Smith espazioan marrazkiak eratzeko gai zen, eta lan horien keinutasunagatik, mugimenduko gainerako kideen pintzelkadekin pareka zitekeen. Eskultoreak berak esan zuen bere burua margolaritzat zuela. Bere eskulturek elkarrizketan dihardute garaiko pintura-lanekin; eta bere piezen eta Pollock eta Gorkyren lanen artean antzekotasunak suma daitezke.
Eskultura horren bolumen abstraktuak oso iradokitzaileak dira, haren profilek beste elementu batzuen formak oroitarazten baitituzte. Hemen, adibidez, landutako nekazaritza lursail baten ildaskak imajina ditzakegu, eskuinaldean; ibai baten ibilbide irregularra, beheko aldean; edo trenbidea, goian. Paisaiaren elementu horiek ez dira ausazkoak: obra egiteko prozesuan dute jatorria, artistak berak honela azaldu zuena:
Hein batean, Albany eta Poughkeepsie lotzen dituen trenean egindako marrazki ugari oinarritzat hartuta sortu zen lana: 75 milia dituen tarte horretan egindako hamar bidairen sintesia.