Espresionismo Abstraktua
David Smith: Hudson Ibaiaren paisaia (Hudson river landscape), 1951
Ad Reinhardt: Pintura abstraktua, 23. Zk. (Abstract painting, No. 23), 1963
Iruzkinak
David Smith: Cubi XXVII, 1965
- Izenburua:
- David Smith: Cubi XXVII, 1965
- Erakusketa:
- Espresionismo Abstraktua
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Espresionismo Abstraktua
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Smith, David
David Smithek egin zuen azken multzoaren parte da obra hau. 1965ean hil baino bi urte lehenago hasi zen lan horiek egiten, eta guztira 28 eskultura abstraktok osatzen dute sorta. Guztiak daude osatuta oinarrizko forma geometrikoz, esaterako, kuboz eta zilindroz, eta tentsioa eta armonia edo desoreka sentsazioak eragiteko moduan kokatuta daude espazioan. Soldadura teknikaren bidez, Smithek osagai horien energia potentziala atzitu eta indartzen du. Elementu horiek altzairu herdoilgaitzez eginda daude, eta artistak distirarazi ohi zituen argi efektuak lortzeko, hark azaldu zuen moduan:
Egun ilunetan urdin motela izan zezaten, edo arratsaldeko azkenengo eguzki izpiekin zeruaren kolorea, izpien antzeko urrezko distira har zezaten, naturaren koloreak bereganatzeko moduan egin eta leundu nituen.
Bilduma horretako obretako batzuek figura totemikoak gogorarazten dizkigute; beste batzuek, ordea, forma arkitektonikoagoak dituzte, eta arku edo ate baten antza dutela suma dezakegu, kasu honetan bezala. Smithek “arku” esaten zien hutsunea beren erdigunean hartzen duten ate bakun erraldoi honen gisa eraikitako eskulturei.