Espresionismo Abstraktua
Sam Francis: Uda, 2. Zk. (Summer No. 2), 1957
Aaron Siskind: Chicago 8, 1948
Iruzkinak
Hans Hofmann: Estasia ezer hartu gabe (In sober ecstasy), 1965
- Izenburua:
- Hans Hofmann: Estasia ezer hartu gabe (In sober ecstasy), 1965
- Erakusketa:
- Espresionismo Abstraktua
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismo Abstraktua | Kubismoa
- Teknikak:
- Keinu-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Frankenthaler, Helen | Hofmann, Hans | Kamrowski, Gerome | Krasner, Lee | Mitchell, Joan
Margolan honetan, Hans Hofmannek Espresionismo Abstraktuaren aurrerapauso garrantzitsuenetako batzuk bateratu zituen. Pintzelkadaren keinuzkotasunarekin lan egin zuen: orban hori, marroi eta gorriak sortu zituen pintura igurtziz, osotasun nahasi bat eratzeko, eta margo hori, urdin eta zuria zipriztindu zuen, abiadura sentsazioa lortzeko.
Gainera, kolore finkodun laukizuzenak erabili zituen, kolore-eremuetako margolanetan ohikoa zen bezala. Baina artistak ez zituen aukeratu soilik tonu ezberdintasunagatik kontrastea eragiteko, konposizioarekin ere jolasten du, laukizuzen horien kokapenarekin. Marroia, pisutsuena, beheko aldean jarri du; laukizuzen arrosa, arinagoa, berriz, gorantz doala dirudi. Obra ezker eskuin behatzen badugu, goranzko mugimendua hauteman dezakegu.
Hofmannek gure pertzepzioarekin jolasten du. Errepresentazioari uko egin bazion ere, margolaritza figuratiboko berezko kontzeptuez baliatu zen, esaterako, hondoa eta lehen planoa. Kasu honetan, keinu-pinturaren ezaugarri diren igurtzitako pintzelkadek eta kolore-zipriztinek hondoa osatzen dute eta bertan figura laukizuzenak flotatzen daudela dirudi, osotasunaren protagonistak izango balira bezala.
Ñabardura horien guztien uztarketa Hofmannek Espresionismo Abstraktuari eta garai hartako azken aldiko arteari buruz zeukan ezagutza sakonaren ondorio da. Ibilbide berezia izan zuen eta hausnartzeko gaitasun hori azaltzeko balio du. Artista Picassoren belaunaldi berekoa zen, eta Cézanne, Matisse, fauvisten, Delaunay eta Kandinsky-ren Parisen izandakoa zen. Hamabost urtez, bere jaioterri Alemanian margolaritza irakatsi zuen, eta hogeita hamargarren hamarkadan AEBra bizitzera joan zenean, irakaskuntzan lan egiten jarraitu zuen. New Yorken, Lee Krasner, Gerome Kamrowski, Joan Mitchell eta Helen Frankenthalerren irakaslea izan zen, beste batzuen artean. Eta Provincetown-en, udako eskola bat ireki zuen. Bere gaztaroko koadro kubista batzuk baldin badaude ere, bere lan gehienak Espresionismo Abstraktuaren eraginpean sortu zituen.