Edukira zuzenean joan

Espresionismo Abstraktua

Willem de Kooning: …Zeinaren izena uretan idatzi zen (...Whose name was writ in water), 1975

Info gehiago

Franz Kline: Titulurik gabea, 1952

Info gehiago

Iruzkinak

Willem de Kooning: Emakumea paisaia balitz bezala (Woman as landscape), 1965–66

Izenburua:
Willem de Kooning: Emakumea paisaia balitz bezala (Woman as landscape), 1965–66
Erakusketa:
Espresionismo Abstraktua
Gaiak:
Emakumea artean
Mugimendu artistikoak:
Espresionismo Abstraktua
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
De Kooning, Willem

Willem de Kooningen margolan hau keinu-pintzelkada arinez gauzatuta dago, kolore bizi eta beroekin. Haren itxura abstraktua alde batera utzita, trazu gorri lodiek mugatutako elementu arrosakarak arretaz begiratzen baditugu, emakume baten gorputza ikusiko dugu.

Artistak emakumearen gorputza mihisean zehar zabaltzen du, paisaia bat margotzen ariko balitz bezala. Gainera, tonu berde eta okreek, lurraren tonu beroekin eta landarediaren freskotasunarekin batera, gorputzaren eta naturaren arteko orekan dagoen irudi bat osatzen dute. De Kooningek berak onartu zuen, izenburuak adierazten duen bezala, emakumearen gorputza paisaiatzat hartzen zuela.

"Paisaia emakumearen baitan dago eta emakumea paisaian".

Willem de Kooning ez zen arte figuratibora obra honetan soilik itzuli. Ekintza-pinturaren lehen urteetan zehar hertsiki abstrakzioa jorratu ondoren, 1950eko hamarkadan emakumeari eskainitako lan-sorta bat margotu zuen. Hori dela eta, kritikari batzuek Espresionismo Abstraktuari traizio egiten ari zitzaiola uste izan zuten. Nolanahi ere, artistak esperimentatzeko zeukan interesaren baitan gertatu zen bilaketa hori, bere ibilbide osoan agerikoa izan zena eta teknika eta formatu ezberdinekin lan egitera eraman zuena.

Emakumeen inguruko lehenengo sorta hark larritasun sentsazioa eragiten zuen. Baina obra honek, garai bereko beste batzuekin batera, kolore gozoagoak ditu, lasaitasunez eta sentsualitatez blai dago. East Hamptonera joan eta gero hasi zen De Kooning horrelako ezaugarriak bere lanetan erabiltzen, han naturarekin berriro harremanetan egotera itzuli baitzen.

BESTE ATALAK

[Espresionismo abstraktua]. Sarrera

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Jackson Pollock: Maskulinoa eta Femeninoa (Male and Female), 1942-43

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Mark Rothko: Barrualdea (Interior), 1936

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Arshile Gorky: Loreen errotako ura (Water of the flowery mill), 1944

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Willem de Kooning: …Zeinaren izena uretan idatzi zen (...Whose name was writ in water), 1975

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Willem de Kooning: Emakumea paisaia balitz bezala (Woman as landscape), 1965–66

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Franz Kline: Titulurik gabea, 1952

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Mark Rothko: Titulurik gabea, 1952-53

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Mark Rothko: Titulurik gabea, 1960

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Mark Rothko: Titulurik gabea (Beltza grisaren gainean) [Untitled (Black on gray)], 1969/1970

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Jackson Pollock: Horma irudia (Mural), 1943

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Robert Motherwell: Espainiako Errepublikari elegiak 126. Zk. (Elegy to the spanish Republic No. 126), 1965–75

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Lee Krasner: Begia da lehen zirkulua (The eye is the First Circle), 1960

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

David Smith: Hudson Ibaiaren paisaia (Hudson river landscape), 1951

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

David Smith: Cubi XXVII, 1965

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Ad Reinhardt: Pintura abstraktua, 23. Zk. (Abstract painting, No. 23), 1963

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Adolph Gottlieb: Ilunantza (Penumbra), 1959

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Barnett Newman: Argi profila (Profile of light), 1967

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Joan Mitchell: Agur egiten dizut, Tom (Salut Tom), 1979

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Philip Guston: Itsasbehera (Low tide), 1976

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Helen Frankenthaler: Europa, 1957

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Sam Francis: Uda, 2. Zk. (Summer No. 2), 1957

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Hans Hofmann: Estasia ezer hartu gabe (In sober ecstasy), 1965

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Aaron Siskind: Chicago 8, 1948

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Clyfford Still: Ph-950, 1950

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Clyfford Still: Ph-1123, 1954

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Clyfford Still: Titulurik gabea, 1964

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Willem De Kooning, Villa Borghese, 1960

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago