Edukira zuzenean joan

Espresionismo Abstraktua

Willem de Kooning: Emakumea paisaia balitz bezala (Woman as landscape), 1965–66

Info gehiago

Mark Rothko: Titulurik gabea, 1952-53

Info gehiago

Iruzkinak

Franz Kline: Titulurik gabea, 1952

Izenburua:
Franz Kline: Titulurik gabea, 1952
Erakusketa:
Espresionismo Abstraktua
Gaiak:
Bigarren Mundu Gerra | Gerra Hotza
Mugimendu artistikoak:
Espresionismo Abstraktua
Teknikak:
Ekintza-pintura
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Kline, Franz

Beldurra, larritasuna, mehatxua… Betiko galdutako itxaropena. Franz Kline gai da soilik bi kolore baliatuta sentsazio horiek transmititzeko.

Artistak gama kromatikoa mugatzeko hartu zuen erabakia bat dator urte horietan zehar, Bigarren Mundu Gerra ondoren, Espresionismo Abstraktuko beste artista batzuek egin zutenarekin. Testuinguru historikoa gogorra zen. Eskarmentu handiko beteranoek zalantzan jartzen zuten gerrarako ahalegina, eta aldi berean tropa berriak bidaltzen ziren Koreara. Gainera, Gerra Hotza ere gertatzen ari zen eta horrek estatubatuarren artean ere jazarpen politikoa eta traizio susmoak eragin zituen. Kolore distiratsu eta alaien erabilera keinu hutsaltzat jo zuten batzuek orduan, artisten kezkak adierazteko gai ez zena.

Sortzaile estatubatuarrak Europatik heltzen zen filosofia existentzialistaren eragina jasotzen hasi ziren. Etsipena, norbanakoaren bakartasuna, ezeri zentzurik ez aurkitzeak sorrarazten zuen larritasuna… Intelektual horien testuetan behin eta berriro ageri diren ideiak margolaritzan ere nabarmentzen hasi ziren eta Espresionismo Abstraktuan aztarna utzi zuten.

Lan honetan, aipatutako emozioek zuria eta beltzaren arteko lotura kromatikoan gauzatzen dira. Franz Klinek zuriari protagonismoa emateko behar besteko orekaz erabiltzen ditu koloreak; zuria ez da hondo soila, konposizioa ere eraikitzen du. Artistak asko lantzen zuen konposizioa bozeto eta berrikusketen bidez emozio horiek transmititzeko xedearekin, bat-batekotasuna galdu gabe.

Konposizioa da, adibidez, irmotasuna eta larritasuna transmititzen duena, erdialdean dagoen bertikalari esker. Lerro horren inguruan garatzen dira gainerako trazu mehatxagarriak, eta osotasun simetriko bat osatzen dute. Trazu horiek egiteko hormak margotzeko erabiltzen diren ohiko erremintak erabili zituen Klinek: arrabolak eta brotxak. Horrela, nolabaiteko bortizkeria ematen zien bere lanei, horiek egiterakoan baliatutako energia eta azkartasunari esker. Modu horretan, ekintza-pinturaren bereizgarri den keinua aldarrikatzen du.

Klinek ekintza-pinturan zuen protagonismoa nahiko berria zen. Baina bere eboluzioa hain izan zen azkarra, ezen laster lortu baitzuen talde horretako gainerako kideen beste begirunea. Aurreko bi hamarkadak karikaturak, tabernetako horma-irudiak, erretratuak eta paisaia errealistak margotzen eman zituen, trazu askeak erabiliz.

BESTE ATALAK

[Espresionismo abstraktua]. Sarrera

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Jackson Pollock: Maskulinoa eta Femeninoa (Male and Female), 1942-43

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Mark Rothko: Barrualdea (Interior), 1936

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Arshile Gorky: Loreen errotako ura (Water of the flowery mill), 1944

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Willem de Kooning: …Zeinaren izena uretan idatzi zen (...Whose name was writ in water), 1975

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Willem de Kooning: Emakumea paisaia balitz bezala (Woman as landscape), 1965–66

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Franz Kline: Titulurik gabea, 1952

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Mark Rothko: Titulurik gabea, 1952-53

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Mark Rothko: Titulurik gabea, 1960

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Mark Rothko: Titulurik gabea (Beltza grisaren gainean) [Untitled (Black on gray)], 1969/1970

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Jackson Pollock: Horma irudia (Mural), 1943

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Robert Motherwell: Espainiako Errepublikari elegiak 126. Zk. (Elegy to the spanish Republic No. 126), 1965–75

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Lee Krasner: Begia da lehen zirkulua (The eye is the First Circle), 1960

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

David Smith: Hudson Ibaiaren paisaia (Hudson river landscape), 1951

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

David Smith: Cubi XXVII, 1965

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Ad Reinhardt: Pintura abstraktua, 23. Zk. (Abstract painting, No. 23), 1963

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Adolph Gottlieb: Ilunantza (Penumbra), 1959

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Barnett Newman: Argi profila (Profile of light), 1967

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Joan Mitchell: Agur egiten dizut, Tom (Salut Tom), 1979

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Philip Guston: Itsasbehera (Low tide), 1976

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Helen Frankenthaler: Europa, 1957

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Sam Francis: Uda, 2. Zk. (Summer No. 2), 1957

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Hans Hofmann: Estasia ezer hartu gabe (In sober ecstasy), 1965

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Aaron Siskind: Chicago 8, 1948

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Clyfford Still: Ph-950, 1950

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Clyfford Still: Ph-1123, 1954

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Clyfford Still: Titulurik gabea, 1964

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Willem De Kooning, Villa Borghese, 1960

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago