Edukira zuzenean joan

Espresionismo Abstraktua

Joan Mitchell: Agur egiten dizut, Tom (Salut Tom), 1979

Info gehiago

Helen Frankenthaler: Europa, 1957

Info gehiago

Iruzkinak

Philip Guston: Itsasbehera (Low tide), 1976

Izenburua:
Philip Guston: Itsasbehera (Low tide), 1976
Erakusketa:
Espresionismo Abstraktua
Mugimendu artistikoak:
Espresionismo Abstraktua | Sinbolismoa
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Guston, Philip

Paisaia-pintura tradizional baten gisan, mihisea bi zatitan banatuta dago: goiko aldean zerua dago; beheko pintzelkada labur eta alboz albo jarriek, berriz, uraren gainazal distiratsua irudikatzen dutela ematen du. Baina izenburuak berak esaten duen bezala, ur-laster baten aurrean gaude itsasbeheran, eta horrek agerian uzten ditu identifikatzeko zailak diren elementuak.

Zein lotura du artelan honek Espresionismo Abstraktuarekin? Lehen begiratuan, zaila da zehaztea. Baina Philip Guston sortzailearen ibilbidea aztertzen badugu, gakoa aurkituko dugu.

Artista horrek Espresionismo Abstraktuaren teknika eta arauei jarraiki hasi zuen bere ibilbidea: intentzio figuratiborik gabe, emozioak biltzen zituen keinu piktoriko bat baliatzen zuen kolore eta formak lantzeko. Hala ere, 1960ko hamarkadatik aurrera figuraziora bueltatzeko bidea hasi zuen berriro.

Gaztea zenetik komikiaren eta karikaturaren estilo grafikoak erakarri izan zuen. Hori dela eta, figurazio mota hori eta Espresionismoaren keinutasuna bateratzen zituzten obrak egiten hasi zen. Hizkuntza sinbolikoaren bitartez, gainerako espresionista abstraktuek irudikatzen zituzten emozio berberak gogorarazten zituen: estutasuna eta atsekabea. Horretarako, ordea, emozio horiek iradokitzeko gai ziren objektu eta agertokiak irudikatzen zituen: miseriaz eta zikintasunez blaitutako hiriak, trafikoz betetako kaleak, bota militarrak, mutilatutako gorputzak... Gizarte garaikideko aurpegirik ilunena. Artistak figurazio satiriko eta kritiko bat bilatzen zuen, kaleko indarkeriak, manifestazioek, polizia-abusuak eta gerrak zikintzen zuten testuinguru sozial gris batean.

Kasu honetan, itsasbeherak aukera ematen digu hondoan zirkuluerdi formako lau objektu ikusteko, toki atsekabegarri batean. Bata bestearen ondoan dauden bunkerrak izan litezke. Omega alfabeto grekoaren azken letraren irudikapena izan liteke. Edo, agian, bota militar batzuen orpoak, tatxetez apainduak; Gustonen obran askotan errepikatu zen irudi bat da hori. Edonola ere, irudi ezkorra eta fatalista da, hasiera berri baten beldurretik sortu dena, nahiz eta itxaropen apur bat ere jasotzen duen. Irudiek sentsazioak gogorarazteko duten gaitasun aberatsarekin jolasten du artistak.

BESTE ATALAK

[Espresionismo abstraktua]. Sarrera

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Jackson Pollock: Maskulinoa eta Femeninoa (Male and Female), 1942-43

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Mark Rothko: Barrualdea (Interior), 1936

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Arshile Gorky: Loreen errotako ura (Water of the flowery mill), 1944

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Willem de Kooning: …Zeinaren izena uretan idatzi zen (...Whose name was writ in water), 1975

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Willem de Kooning: Emakumea paisaia balitz bezala (Woman as landscape), 1965–66

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Franz Kline: Titulurik gabea, 1952

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Mark Rothko: Titulurik gabea, 1952-53

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Mark Rothko: Titulurik gabea, 1960

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Mark Rothko: Titulurik gabea (Beltza grisaren gainean) [Untitled (Black on gray)], 1969/1970

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Jackson Pollock: Horma irudia (Mural), 1943

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Robert Motherwell: Espainiako Errepublikari elegiak 126. Zk. (Elegy to the spanish Republic No. 126), 1965–75

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Lee Krasner: Begia da lehen zirkulua (The eye is the First Circle), 1960

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

David Smith: Hudson Ibaiaren paisaia (Hudson river landscape), 1951

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

David Smith: Cubi XXVII, 1965

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Ad Reinhardt: Pintura abstraktua, 23. Zk. (Abstract painting, No. 23), 1963

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Adolph Gottlieb: Ilunantza (Penumbra), 1959

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Barnett Newman: Argi profila (Profile of light), 1967

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Joan Mitchell: Agur egiten dizut, Tom (Salut Tom), 1979

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Philip Guston: Itsasbehera (Low tide), 1976

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Helen Frankenthaler: Europa, 1957

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Sam Francis: Uda, 2. Zk. (Summer No. 2), 1957

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Hans Hofmann: Estasia ezer hartu gabe (In sober ecstasy), 1965

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Aaron Siskind: Chicago 8, 1948

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Clyfford Still: Ph-950, 1950

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Clyfford Still: Ph-1123, 1954

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Clyfford Still: Titulurik gabea, 1964

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Willem De Kooning, Villa Borghese, 1960

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago