Espresionismo Abstraktua
Barnett Newman: Argi profila (Profile of light), 1967
Philip Guston: Itsasbehera (Low tide), 1976
Iruzkinak
Joan Mitchell: Agur egiten dizut, Tom (Salut Tom), 1979
- Izenburua:
- Joan Mitchell: Agur egiten dizut, Tom (Salut Tom), 1979
- Erakusketa:
- Espresionismo Abstraktua
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismo Abstraktua | Inpresionismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Gorky, Arshile | Mitchell, Joan | Pollock, Jackson
Lau panel handik osatzen dute poliptiko honetan, Joan Mitchellen pintura horizontalki hedatzen da. Lau atal independente izan arren, haien artean dagoen jarraitasun eta lotura begi-bistakoa da: gama kromatiko eta keinuzko pintzelkada bera dute, eta mihisean koloreak modu berdinean banatuta daude.
Hala, goiko aldean tonu horiak gailentzen dira, eta panelen gainerako azalera hainbat puntutan banatuta dauden zuriek hartzen dute, ñabardura urdindu eta ukitu beltzekin. Koloreen antolaketa horrek tonu organiko eta irregularra osatzen du, naturako formen egituraren antzekoa. Eta, aldi berean, zerumuga bat sortzen du. Modu horretan, paisaia baten efektua ernarazten du, eta gure begiekin alde batetik bestera ibili gaitezke haren gainean.
Horrek guztiak Moneten Nenufarrak izeneko bilduma oroitarazten du, eta ez da kasualitatea; izan ere, Monetek igebelarrak marraztu zituenean bizi zen leku berean bizi zen Mitchell Frantzian. Haren inguruko paisaiaren pertzepzioak eta margo inpresionistaren inguruan zuen ezagutzak Mitchellen lanean eragina izan omen zuten.
Artista hori Espresionismo Abstraktuko lehen eta bigarren belaunaldiaren artean zegoen. Chicagon jaio zen, eta Gorky, Pollock eta lehen belaunaldia osatzen zuten beste sortzaile batzuekin lan egin zuen; haien lana ezagutu eta haien estiloaren eragina jaso zuen. Hala ere, 1950eko hamarkadaren erdialdean, Frantziara bidaiatzen hasi zen, bertan behin betiko bizitzen geratu zen arte. Bizi-baldintza horrengatik, beren lana espresionista abstraktuekiko paraleloan garatzen hasi ziren margolari frantsesak ezagutzeko aukera izan zuen.
Etxe bat zuen Vétheuilen, Sena ibaira begira zegoen landa guneko herri batean, eta horrek artistaren paisaiarekiko interesa sustatu zuen. Bere ibilbidearen azken urteetan, energiaz betetako bere pintzelkada eta bere kolore biziak honelako irudien sorkuntzari eskaini zien, eta natura behatzean nabaritzen den mugimendutik edaten dutenak.