Edukira zuzenean joan

Espresionismo Abstraktua

Hans Hofmann: Estasia ezer hartu gabe (In sober ecstasy), 1965

Info gehiago

Clyfford Still: Ph-950, 1950

Info gehiago

Iruzkinak

Aaron Siskind: Chicago 8, 1948

Izenburua:
Aaron Siskind: Chicago 8, 1948
Erakusketa:
Espresionismo Abstraktua
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua | Espresionismo Abstraktua
Teknikak:
Ekintza-pintura
Artelan motak:
Argazkia
Aipatutako artistak:
Siskind, Aaron

Espresionismo Abstraktuko artisten artean, margolaria ez zen urrietako bat da Aaron Siskind. Artista honek frogatu zuen argazkilaritzak, irudi figuratiborik gabe, emozioak sortu eta historiak ere konta zitzakeela.

Siskindek argazkilaritza dokumentala eginez hasi zuen bere ibilbidea. Hala ere, berrogeigarren hamarkadatik aurrera New Yorken sortzen ari zen garaiko giro artistikoarekin harremanetan egon zen. Espresionismo Abstraktuko margolarien lagun egin zen eta haien lanekin paralelismo bat sortuz hausnarketa bat hasi zuen, mugimenduaren ideiak argazkilaritzara eramateko. Laster, argazki abstraktuak egiten hasi zen.

Hori lortzeko ez zuen efektu pilaketa baliatzen, esaterako, gaizki fokuratzea. Bere premisa honako hau zen: ezaugarri plastikoengatik iradokitzaileak zein adierazgarriak ziren errealitatearen zatiak hautatzea; ez zituen aukeratzen konnotazioengatik edota zentzu sinboliko tradizionalagatik. Horretarako, testuingururik gabeko xehetasunak hautatzen zituen, objektu gisa interpretatzeko zailak zirenak. Maiz, elementu lauei ateratzen zien argazkia, esaterako, hormei, eta askotan konposizio nagusiaren baitan beste konposizio batzuk sartzen zituen. Ezbairik gabe, errealitateari so egiteko modu berria zen hura.

Argazki hau premisa hori jarraituz egina dago. Horma arrunt bat da, Chicagoko edozein kaletakoa, margo zuriz zipriztindua. Artistak zipriztin hori aukeratu du espresuki, hormaren zati hori Espresionismo Abstraktuko margolariak egiten ari ziren konposizioen antzeko bat sortzeko. Ezkerretara, kolore zuria gailentzen da, eta protagonismo hori eskuineko aldean galtzen doa. Beltzaren gainean zuria egoteak koadro baten argazki baten negatiboa ekar dezake gogora, mihisearen azal zuriaren gainean beltza margotuta egongo balitz bezala.

Argazki makina bere gorputzaren luzapena izango balitz bezala ikusten zuen artistak; margolariek ere pintzelei buruzko antzeko ideia zuten. Ekintza-pinturak ekintza sortzaileari ematen zion garrantzia bera emateko, Siskindek segidak osatzen zituen. Hala, bere ekintza artistikoa ez zetzan mihisearen gainazalarekin behin eta berriz topatzean, baizik eta irudi baten etengabeko bilaketan, denboran objektiboaren bitartez irudi bat eta beste bat bilatzen aritzean.

BESTE ATALAK

[Espresionismo abstraktua]. Sarrera

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Jackson Pollock: Maskulinoa eta Femeninoa (Male and Female), 1942-43

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Mark Rothko: Barrualdea (Interior), 1936

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Arshile Gorky: Loreen errotako ura (Water of the flowery mill), 1944

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Willem de Kooning: …Zeinaren izena uretan idatzi zen (...Whose name was writ in water), 1975

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Willem de Kooning: Emakumea paisaia balitz bezala (Woman as landscape), 1965–66

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Franz Kline: Titulurik gabea, 1952

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Mark Rothko: Titulurik gabea, 1952-53

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Mark Rothko: Titulurik gabea, 1960

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Mark Rothko: Titulurik gabea (Beltza grisaren gainean) [Untitled (Black on gray)], 1969/1970

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Jackson Pollock: Horma irudia (Mural), 1943

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Robert Motherwell: Espainiako Errepublikari elegiak 126. Zk. (Elegy to the spanish Republic No. 126), 1965–75

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Lee Krasner: Begia da lehen zirkulua (The eye is the First Circle), 1960

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

David Smith: Hudson Ibaiaren paisaia (Hudson river landscape), 1951

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

David Smith: Cubi XXVII, 1965

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Ad Reinhardt: Pintura abstraktua, 23. Zk. (Abstract painting, No. 23), 1963

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Adolph Gottlieb: Ilunantza (Penumbra), 1959

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Barnett Newman: Argi profila (Profile of light), 1967

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Joan Mitchell: Agur egiten dizut, Tom (Salut Tom), 1979

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Philip Guston: Itsasbehera (Low tide), 1976

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Helen Frankenthaler: Europa, 1957

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Sam Francis: Uda, 2. Zk. (Summer No. 2), 1957

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Hans Hofmann: Estasia ezer hartu gabe (In sober ecstasy), 1965

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Aaron Siskind: Chicago 8, 1948

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Clyfford Still: Ph-950, 1950

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Clyfford Still: Ph-1123, 1954

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Clyfford Still: Titulurik gabea, 1964

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Willem De Kooning, Villa Borghese, 1960

Espresionismo Abstraktua, Iruzkina, 2017

Info gehiago