Espresionismo Abstraktua
David Smith: Cubi XXVII, 1965
Adolph Gottlieb: Ilunantza (Penumbra), 1959
Iruzkinak
Ad Reinhardt: Pintura abstraktua, 23. Zk. (Abstract painting, No. 23), 1963
- Izenburua:
- Ad Reinhardt: Pintura abstraktua, 23. Zk. (Abstract painting, No. 23), 1963
- Erakusketa:
- Espresionismo Abstraktua
- Gaiak:
- Artista Abstraktu Amerikar taldea (AAA)
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Espresionismo Abstraktua
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Reinhardt, Ad | Rothko, Mark
Lehen begiratuan, obra honek koadro beltz bat baino ez dirudi. Hala ere, arretaz begiratu eta denbora pixka bat eskaintzen badiogu, gure ikusmena ohitzen joango da eta aldaketa kromatiko txiki bat hautemango dugu azalera leun honen gainean.
Mihisearen testuraren itxura leuna ez da ausazko aurkikuntza, Ad Reinhardten xedeetako bat baizik. Artistak margoari olio zati handi bat kentzen zion, pigmentuaren proportzioa handitzeko, eta horrela, pinturaren dentsitate eta sendotasuna handitzen zuen.
Obra honek itxura monokromatikoa duen arren, artistak hainbat kolore baliatu zituen bertan. Funtsaren bila, bere buruari koloreen inguruko hausnarketa azken muturreraino nola eraman zitekeen galdezka, kolore hutsak erabiltzen zituen eta sare-formako estrukturetan jartzen zituen, laukitxoak osatzeko; horrela, formarik oinarrizko eta simetrikoenetara mugatzen zen. Modu horretan, gorriak, berdeak eta urdinak bata bestearen gainean jartzen zituen.
Kolore metaketa ordenatu eta trinko horren emaitza koadro beltz eta ilunak ziren. Purutasun artistikoaren irudi honek bat egiten du Reindharten bilaketarekin. 1953tik hamalau urte geroago hil egin zen arte, artistak mota honetako koadroak bakarrik margotu zituen.
Reinhardten grina Mark Rothkok zuenaren antzekoa da. Bi artistek forma berriak sortzeko modutzat zeukaten abstrakzioa, eta Espresionismo Abstraktuko gainerako artistek erabiltzen zuten osagai emozionalarengatik bereizten zituen horrek. Reindhardt New Yorken jaio zen familia errusiar-alemaniar baten altzoan, eta Artista Abstraktu Amerikar taldearen kide egin zen 1937an. Eragin horren ondorioz, laster hasi zen geometriarekiko interesa garatzen, eta horrek bere obra osoa markatu zuen.