Edukira zuzenean joan

Frank Gehry, arkitektoa

206 aretoa [Frank Gehry, arkitektoa erakusketa]

Info gehiago

Eraikinen eta beren ingurunearen arteko elkarrizketa

Info gehiago

Atalak

207 aretoa [Frank Gehry, arkitektoa erakusketa]

Izenburua:
207 aretoa [Frank Gehry, arkitektoa erakusketa]
Erakusketa:
Frank Gehry, arkitektoa
Gaiak:
Artea eta teknologia | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Forma | Materiala | Mugimendua
Artelan motak:
Arkitektura
Aipatutako artistak:
Gehry, Frank

1989an, arkitekturaren Pritzer saria jaso zuen urtean, Gehry-k asmo handiko egoitza-proiektu bati ekin zion. Izan ere, Peter Lewisen etxearen proiektu honetan 1990eko hamarkadaren erdialdera arte aritu zen lanean. Gehryren ospea zabaldu ahala, arkitektoa eta bere taldea erakunde eta enpresa handien enkarguak jasotzen hasi ziren. Bere ibilbidearen hasierako etxeen diseinuek bide eman zieten bezero ausartagoek eskatutako proiektu berritzaileagoei. Bezeroaren baldintzarik gabeko laguntzari esker, Lewis etxearen proiektuaren bikaintasuna eta fantasia-kutsua areagotzen hasi ziren Gehryk bere ikuspegiari eta bezeroaren nahiari jarraituz forma berriak imajinatu ahala. Lewis etxea inoiz eraiki ez zen arren, Gehryrentzat esperimentaziorako aukera paregabea izan zen, bertatik sortutako ideien eraginez bere obrak norabide berri bat hartuko baitzuen. Proiektu honek egoitza pribatuen diseinuak arkitekturaren diseinuaren eboluzioan duen garrantzia adierazten du baita ere.

Lewis etxearen proiektuak izan zuen garapenaren azken urteetan, Gehry hizkuntza arinagoa eta organikoagoa erabiltzen hasi zen. Eta hizkuntza hori agerian geratu zen Düsseldorfeko Der Neue Zollhof (1994–9) bulegoen dorre uhindunetan, hain zuzen ere Berlingo DG Bank eraikinaren (1995–2001) hitzaldi-areto famatuaren inspirazio-iturri izango zena, zaldi-buruaren forma duen horrena. Arkitekturaren inguruko hiztegi berri hau ordenagailuz lagundutako CAD eta CAM diseinu eta fabrikazio-programa berriei esker sortu zen, arkitektura formen errepikapenak planteatzen zituen arazoetatik askatzen baitzuten. Horren ondorioz eta hizkuntza lerrozuzena eta kubiko estandarra gainditzeko nahiak bultzatuta, Gehry berehala hasi zen programa hauek erabiltzen forma kurbatuen potentziala aztertzeko. Bere estetika urrunago joan zen New Yorkeko Condé Nast kafetegirako (1996–2000) diseinatu eta fabrikatu zituen beirazko panel bereziekin. Hau Lewis etxearen jabea bezain gogotsua zen bezero baten enkarguz burututako proiektua izan zen. Dena dela, aurrerapen teknologikoek eraikin hauek egitea ahalbidetu bazioten ere, hori ez litzateke posible izango bere bezeroen lankidetzarik eta laguntzarik izan ez balu.

BESTE ATALAK

Sarrera

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

205 aretoa [Frank Gehry, arkitektoa erakusketa]

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

206 aretoa [Frank Gehry, arkitektoa erakusketa]

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

207 aretoa [Frank Gehry, arkitektoa erakusketa]

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Eraikinen eta beren ingurunearen arteko elkarrizketa

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

209 aretoa [Frank Gehry, arkitektoa erakusketa]

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Gehry etxea
Santa Monica, Kalifornia, 1977–8; 1991–2

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Loyola Law School
Los Angeles, 1978 orain arte

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Etxeak [1]

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Etxeak [2]

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Chiat/Day eraikina
Venice, Kalifornia, 1985–91

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Vitra International altzari-fabrika eta Vitra Design Museum
Weil am Rhein, Alemania, 1987–9

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Walt Disney Concert Hall (Walt Disney auditorioa)
Los Angeles, 1987-orain arte

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Vitra International-en egoitza nagusia
Birsfelden, Suitza, 1988–94

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Arrain-eskultura Hiri Olinpiarrean
Bartzelona, 1989–92

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Frederick R. Weisman Art Museum
Minnesotako Unibertsitatea, Minneapolis, 1990–3

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

EMR komunikazio- eta teknologia-zentroa
Bad Oeynhausen, Alemania, 1991–5

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Nationale-Nederlanden eraikina
Praga, 1992–6

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Der Neue Zollhof
Düsseldorf, 1994–9

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Experience Music Project (EMP)
Seattle, 1995–2000

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

DG Bank eraikina
Berlin, 1995–2001

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

USTRA bulegoen eraikina
Hannover, Alemania, 1995-orain arte

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Condé Nast kafetegia
New York, 1996–2000

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Peter B. Lewis eraikina
Weatherhead School of Management, Case Western Reserve University, Cleveland, 1997-orain arte

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Guggenheim Museum New York
New York, 1998-orain arte

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Marqués de Riscal upeltegietako hotela
Eltziego, Espainia, 1998-orain arte

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Ray and Maria Stata Center
Massachusetts Institute of Technology, Cambridge, Massachusetts, 1998-orain arte

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Millennium Park Music Pavilion eta Great Lawn
Chicago, 1999-orain arte

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

New York Times-en egoitza nagusia (eraiki gabea)
New York, 2000

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago