Frank Gehry, arkitektoa
Eraikinen eta beren ingurunearen arteko elkarrizketa
Gehry etxea
Santa Monica, Kalifornia, 1977–8; 1991–2
Atalak
209 aretoa [Frank Gehry, arkitektoa erakusketa]
- Izenburua:
- 209 aretoa [Frank Gehry, arkitektoa erakusketa]
- Erakusketa:
- Frank Gehry, arkitektoa
- Gaiak:
- Artea eta musika | Artea eta teknologia | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Espazioa | Forma | Gainazala | Materiala | Mugimendua | Tamaina
- Artelan motak:
- Arkitektura
- Aipatutako artistak:
- Gehry, Frank
AZKEN HAMAR URTE hauek emankorrenak izan dira Gehry-rentzat egin dituen eraikinen tamaina eta konplexutasuna gero eta handiagoa izan baitira, jendartean lortu duen aintzatespena bezala. Eskala handiko hainbat proiektu lantzen aritu da erakunde desberdinentzako eta horiek dira orain bere karrerako proiektu esanguratsuenak. Horietako batzuk amaitu gabe dauden arren, gauzatzen ari diren diseinu harrigarriek eraikin bukatuak miresgarriak izango direla iragartzen digute. Egitura bakoitza bere xedearen ezaugarrietan inspiratua dago eta Gehryren diseinu berritzaileak oso aproposak dira helburu artistiko edo intelektualak dituzten eraikinentzat.
Gehryk ohiko egiturak berriro interpretatzen ditu —esate baterako auditorium bat edo unibertsitateko egoitzaren bat— bere hizkuntza estetiko berezia erabiliz, eta hala eta guztiz ere, bere diseinuek funtzionalak izaten jarraitzen dute. Adibidez, Walt Disney auditoriumaren (1987 orain arte) barrualde konplexuak argi eta garbi adierazten du Gehryk bere bezeroen premia praktikoak oso kontuan hartzen dituela eta altzairuzko fatxada dinamikoak eta uhinduak, berriz, musika-kadentzia bat iradokitzen du. Era berean, Experience Music Project (EMP) (1995–2000) delakoaren altzairuzko, aluminiozko eta beirazko forma estatikoak aditzera ematen du eraikinak rock and roll-aren historia erreboltaria jasotzeko helburua duela. Azkenik, Gehryk Massachusetts Institute of Technology-an egiten ari den Ray and Maria Stata Center-aren (1998 orain arte) diseinuak, bere gune ireki eta bulegoen antolamendu malguarekin, bertako ikasle eta irakasleen ideien jario amaigabea iradoki nahi du, aldi berean bezeroak barne espazioak aldagaiak izatearen nahia errespetatuz.