Frank Gehry, arkitektoa
Marqués de Riscal upeltegietako hotela
Eltziego, Espainia, 1998-orain arte
Millennium Park Music Pavilion eta Great Lawn
Chicago, 1999-orain arte
Atalak
Ray and Maria Stata Center
Massachusetts Institute of Technology, Cambridge, Massachusetts, 1998-orain arte
- Izenburua:
- Ray and Maria Stata Center
Massachusetts Institute of Technology, Cambridge, Massachusetts, 1998-orain arte - Erakusketa:
- Frank Gehry, arkitektoa
- Gaiak:
- Gizakia | Artea eta hezkuntza | Artea eta teknologia | Sorkuntza artistikoa | Espazioa | Materiala | Mugimendua
- Artelan motak:
- Arkitektura
- Aipatutako artistak:
- Gehry, Frank
Zentro honetan Informatikaren, Adimen Artifizialaren eta Informazio- eta Erabaki-Sistemen Laborategia eta Hizkuntzalaritza-eta Filosofia-Saila kokatuko dira 424.000 oin karratuko azaleran, Massachusetts Insitute of Technology-ren (MIT) campuseko ipar-mendebaldeko koadrantea hartuz. Aurreko zentroaren behin-behineko izaerak eta biltegi antzeko espazioek, hain zuzen ere II. Mundu Gerran zehar radarra garatu zeneko Building 20 historikoarenak, bertan dihardutenei erabateko askatasuna ematen diete espazioa beren premietara egokitzeko. Zentro berriaren diseinuan, Gehry-k izaera malgu eta moldagarri hau mantendu nahi izan zuen.
Programa eta proiektuaren garapena. Zentroaren programa konplexuak eta erabiltzaileen aniztasun handiak eraginda atzeratu egin ziren Gehryk bezeroekin izan ohi dituen harremanak. Eredu desberdinetan oinarrituz, horien artean Rouse Company-ren bulegoak (1969–74) Columbian (Maryland), Frank O. Gehry & Associates enpresak denbora luzea eman zuen sail desberdinen premiei erantzungo zieten proposamen batzuk lantzen eta zentroak MIT campusarekin duen kanpo-harremana eta bere lurrazpiko tunel-sistema definitzen. Kasu honetan, Gehryk hiriko testuinguruaren aurrean erakutsi ohi duen sentsibilitatea eraikinaren barrualdean antzematen da bereziki. Barrualdeak sail bakoitzaren premia zehatzen arabera diseinatutako auzo‑multzo baten itxura du. Laborategiez gain, zentroak instalazio ugari ditu, horien artean ikasgelak, entzungela bat, hitzaldi-aretoak, liburutegi bat, irakurketa-gelak, zenbait kafetegi eta haurtzaindegi bat. Bi dorrek, campusaren aldera jarritako hegal batzuen antzera, ikasleentzako plaza publiko bat eta goialdean ikertzaileentzako terraza hartzen dituzte beren baitan. Eraikinaren barrualdean nahiz kanpoaldean, sail desberdinen eremu komunek euren arteko komunikazio-sarea osatzen dute. Gehryren diseinu dinamikoak oso ondo islatzen du barruan egiten den ikerlana. Zentroaren jarduera desberdinak kontuan hartzean, erabilera asko dituen instalazio bat sortzea lortu du, bezeroaren premietara eta arkitektoaren ikuspegira moldatua. Proiektua eraikuntza-fasean dago oraindik eta 2003. urtearen bukaerarako burutuko da.
Azalera: 424.000 oin karratu
Materialak: adreilua, altzairu herdoilgaitzezko panelak, pintatutako aluminiozko panelak, titaniozko eta beirazko panelak
Proiektu-taldea: Frank O. Gehry, James M. Glymph, Craig Webb, Marc Salette, Laurence Tighe, Rachel Allen, Helena Berge, Henry Brawner, Vartan Chalikian, Christine Clements, Edward Duffy, Yono Hong, James Jackson, Thomas Kim, Jason Luk, Yannina Manjarres-Weeks, Emiliano Melgazo, Yanan Par, Doug Pierson, David Plotkin, David Rodriguez, Derek Sola, Karen Tom, Steve Traeger, Monica Valtierra-Day, Yuwen Wang, Jeff Wauer, Chris Banks, Christopher Barbee, Herwig Baumgartner, Tom Bessai, Tomaso Bradshaw, Tina Chee, Susannah Dickinson, Brian Flores, Raymond Gaetan, Craig Gilbert, Jeff Guga, Dari Iron, Michael Kempf, Kurt Komraus, Frank Medrano, Frank Melendez, Clifford Minnick, Robyn Morgenstern, Ngaire Nelson, Janine Nesseth, Robert Seelenbacher, Dennis Shelden, Bruce Shepard, Suren Sumian, Birgit Schneider, Gavin Wall, Nora Wolin, Bryant Yeh, Bryan Zamora