Frank Gehry, arkitektoa
Guggenheim Museum New York
New York, 1998-orain arte
Ray and Maria Stata Center
Massachusetts Institute of Technology, Cambridge, Massachusetts, 1998-orain arte
Atalak
Marqués de Riscal upeltegietako hotela
Eltziego, Espainia, 1998-orain arte
- Izenburua:
- Marqués de Riscal upeltegietako hotela
Eltziego, Espainia, 1998-orain arte - Erakusketa:
- Frank Gehry, arkitektoa
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Materiala
- Artelan motak:
- Arkitektura
- Aipatutako artistak:
- Gehry, Frank
Marqués de Riscal upeltegiak zaharrenak dira Errioxa Arabarrean daudenen artean. Proiektu honetan Gehry titanioari beste itxura bat ematen saiatu zen, material horrekin Guggenheim Bilbao Museoan (1991–7) lehendik emaitza ikusgarriak lortu zituelarik. Harri naturalez estalia dagoen hotelaren sarrera apaintzen duen markesinan koloreztatutako titaniozko zerrendak ezarri zituen. Bere egitura oparoak bat egiten du eraikina inguratzen duen mahastien paisaia berdearekin eta koloreztatutako metalaren tonuak zeruaren eta mahastien kolore bizietan inspiratuak daude.
Berriaren eta zaharraren sintesia. Gaur egungo egitura hau hain ingurune tradizionalean gehitzeko Gehryk erabili dituen teknikak aurreko proiektuetan erabili izan dituen berdinak dira. Eraikin honen eta XIX. mendeko hareharrizko bi egitura dituzten upeltegi zaharren arteko kontraste handiak leundu egiten dira fatxadan erabili dituen harrizko bloke tradizionalekin. Gehryk estrategia bera erabili izan du beste proiektu batzuetan—adibidez Frederick R. Weisman Art Museum-a, Minneapolisen dagoen Minnesotako Unibertsitatean (1990–3), eta Peter B. Lewis eraikina (1997 orain arte), Cleveland-eko Weatherhead School of Managment fakultatean—. Izan ere, proiektu horietan material tradizionalak erabiltzean errazago egokitu ahal izan ditu ingurunera hain ohikoak ez diren metalezko elementuak. Gehryk agerian utzi du markesinaren egiturazko euskarria, eraikinaren xumetasuna azpimarratzearren, eta bere ingurune historikoan integratu du horrela. Hotel distiratsu honek eskultura baten itxura du. Erakusketa-areto bat, ardoa dastatzeko areto bat eta jatetxe bat barne hartzen ditu, eta antzinako upeltegien berdintasuna eteteko diseinatua dago, diseinua berez ikuskizuna izanik.
Azalera: 3.300 metro karratu
Materialak: harria, titaniozko panelak, zilar, urre eta arrosa argi kolorekoak
Proiektu-taldea: Frank Gehry, Randy Jefferson, Edwin Chan, Richard Barrett, Guillermo Angarita, Kamran Ardalan, Anand Devarajan, Chad Dyner, Matt Gagnon, Albert Lee, Steffen Leisner, Andrew Liu, Colby Mayes, Joejohn McVey, Jonathon Rothstein, Zohar Schwartz, Nora Wolin