Edukira zuzenean joan

Frank Gehry, arkitektoa

Der Neue Zollhof
Düsseldorf, 1994–9

Info gehiago

DG Bank eraikina
Berlin, 1995–2001

Info gehiago

Atalak

Experience Music Project (EMP)
Seattle, 1995–2000

Izenburua:
Experience Music Project (EMP)
Seattle, 1995–2000
Erakusketa:
Frank Gehry, arkitektoa
Gaiak:
Artea eta musika | Artea eta teknologia | Esperimentazio artistikoa | Sormena | Forma | Gainazala | Kolorea | Lan-prozesua | Materiala | Mugimendua | Herri-kultura
Artelan motak:
Arkitektura | Eskultura
Aipatutako artistak:
Gehry, Frank

Experience Music Project (EMP) izena Jimi Hendrix Experience izenetik hartu da. Bezeroak, herri-musikari eskainitako eraikin "txundigarri" bat diseinatzeko eskatu zion Gehryri. Honek, gaiaren bibrazioak jasotzeaz gain, Seattle Center eta inguruko jolas-parkearen arteko disonantzia islatu du. Los Angeleseko Aerospace Hall (1982–4) bezala, hau ere erakusketa-parke handi batean kokatua, EMP eraikinaren kanpoaldeak barrualdetik iragartzen du programazio artistikoa forma oparo eta kolore ikusgarrien bitartez. Eraikina zeharkatuz Seattle Center guneraino iristen den trenbide errailbakar zaharrak areagotu egiten du mugimendu-sentsazioa, beti Gehryren obren bereizgarri izan ohi dena.

Rock & Roll-aren hiztegia. Kasu honetan, Gehryren forma kurbadunak nabarmenagoak dira Berlingo DG Bank eraikineko (1995–2001) zaldi-buruaren formako hitzaldi-aretoak bezeroarengan eragindako miresmena kontuan hartu delako, eta arkitektoak gitarra hautsien zatiekin egindako esperimentu batzuetatik sortu da. Eraikinaren goialdean jarria dagoen beirazko eskultura gitarraren hariak eta trasteak iradokitzen ditu eta Fender Stratocaster gitarra apurtu baten isla da. Erabilitako koloreak —horien artean urre-kolorea, urdin argia, bioleta eta zilar-kolorea dira nagusi— Rock & Roll-aren historiaren gertaera eta abesti desberdinen sinbolo dira, Jimi Hendrixen “Purple Haze” abestia barne.

Azalera: 140.000 oin karratu
Materialak: altzairuzko egitura, hormigoizko armazoia, altzairu herdoilgaitzezko panel koloreztatuak, aluminiozko panel pintatuak, beira
Proiektu-taldea: Frank O. Gehry, James M. Glymph, Craig Webb, Terry Bell, George Metzger, Laurence Tighe, Jeffrey Wauer, Kenneth Ahn, Kamran Ardalan, Rich Barrett, Herwig Baumgartner, Elizabeth Beasley, Anna Helena Berge, Kirk Blaschke, Karl Blette, Rebeca Cotera, Jon Drezner, Douglas Glenn, Jeff Guga, David Hardie, Gary Lundberg, Yannina Manjarres-Weeks, Kevin Marrero, George Metzger, Brent Miller, Gaston Nogues, David Pakshong, Douglas Pierson, Steven Pliam, Daniel Pohrte, Paolo Sant’Ambrogio, Christopher Seals, Dennis Sheldon, Bruce Shepard, Tadao Shimizu, Rick Smith, Eva Sobesky, Randall Stout, Tensho Takemori, Hiroshi Tokumaru, Lisa Towning, Scott Uriu, Adam Wheeler, Nora Wolin
Estaldura metalikoaren fabrikatzailea: A. Zahner Company
Altzairuzko egituraren fabrikatzailea: Columbia Wire and Iron
Estalkiko eskultura: Permasteelisa

Estaldura kaleidoskopikoa. Kanpoko estaldura ikusgarria altzairu herdoilgaitzezko eta aluminiozko 21.000 piezez osatua dago. Pieza horien forma eta kokapena ordenagailuz egin da. Horretarako, panel bakoitzaren perimetroa zehazten da, gero isolatu egiten dira eta forma lau bihurtzen dira. Forma horretan oinarrituta, eredu bat sortzen da pieza bakoitza banan-banan moztu ahal izateko, ordenagailuz kontrolatutako laser-sistema baten bidez. Altzairu herdoilgaitzaren koloreak piezak soluzio azido batean murgilduz lortzen dira, eta elektrolisi-prozesu batetik pasatuz. Estaldura argiaren islapenarekin gurutzatzen da, uhin-luzera jakin batzuk bereizita islatuz, lortu nahi den kolorea lortzeko. Urre-koloreko piezek beirazko aleak dituzte sartuak beren efektu islatzailea handitzeko, aluminioak esmalte-geruza fin bat duen bitartean, gorria edo urdina.

Egituraren sistema. EMP eraikinaren kanpoko estaldura ikusgarria azkeneko geruza da, eraikinaren egiturak dituen hainbat eta hainbat geruzen artean. Altzairuzko egitura primarioak altzairuzko 300 nerbio kurbatu ditu, eta bakoitzak forma berezi bat du. Bigarren egitura bat dago, altzairuzko tutuez osatua, hain zuzen ere egitura primariotik geruza inpermeabilizagarriraino doana, baita hirugarren egitura bat ere, metalezko estalduraren euskarri gisa diharduena. Haustutako hormigoizko geruza batek zurrundu egiten du altzairuzko egitura eta gainazal egokia eskaintzen du material inpermeabilizagarriak eta isolatzaileak aplikatzeko. 4.800 paneletako bakoitza gutxi gorabehera zazpi piezez osatua dago, eta pieza horiek estruitutako aluminiozko euskarriekin altzairuzko tutuei lotuak daude. Ezin dutenez kargarik jasan, panelak beroak eraginda zabaltzea edo uzkurtzea ahalbidetzeko moduan muntatu dira.

BESTE ATALAK

Sarrera

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

205 aretoa [Frank Gehry, arkitektoa erakusketa]

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

206 aretoa [Frank Gehry, arkitektoa erakusketa]

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

207 aretoa [Frank Gehry, arkitektoa erakusketa]

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Eraikinen eta beren ingurunearen arteko elkarrizketa

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

209 aretoa [Frank Gehry, arkitektoa erakusketa]

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Gehry etxea
Santa Monica, Kalifornia, 1977–8; 1991–2

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Loyola Law School
Los Angeles, 1978 orain arte

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Etxeak [1]

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Etxeak [2]

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Chiat/Day eraikina
Venice, Kalifornia, 1985–91

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Vitra International altzari-fabrika eta Vitra Design Museum
Weil am Rhein, Alemania, 1987–9

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Walt Disney Concert Hall (Walt Disney auditorioa)
Los Angeles, 1987-orain arte

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Vitra International-en egoitza nagusia
Birsfelden, Suitza, 1988–94

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Arrain-eskultura Hiri Olinpiarrean
Bartzelona, 1989–92

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Frederick R. Weisman Art Museum
Minnesotako Unibertsitatea, Minneapolis, 1990–3

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

EMR komunikazio- eta teknologia-zentroa
Bad Oeynhausen, Alemania, 1991–5

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Nationale-Nederlanden eraikina
Praga, 1992–6

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Der Neue Zollhof
Düsseldorf, 1994–9

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Experience Music Project (EMP)
Seattle, 1995–2000

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

DG Bank eraikina
Berlin, 1995–2001

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

USTRA bulegoen eraikina
Hannover, Alemania, 1995-orain arte

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Condé Nast kafetegia
New York, 1996–2000

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Peter B. Lewis eraikina
Weatherhead School of Management, Case Western Reserve University, Cleveland, 1997-orain arte

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Guggenheim Museum New York
New York, 1998-orain arte

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Marqués de Riscal upeltegietako hotela
Eltziego, Espainia, 1998-orain arte

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Ray and Maria Stata Center
Massachusetts Institute of Technology, Cambridge, Massachusetts, 1998-orain arte

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Millennium Park Music Pavilion eta Great Lawn
Chicago, 1999-orain arte

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

New York Times-en egoitza nagusia (eraiki gabea)
New York, 2000

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago