Edukira zuzenean joan

Frank Gehry, arkitektoa

USTRA bulegoen eraikina
Hannover, Alemania, 1995-orain arte

Info gehiago

Peter B. Lewis eraikina
Weatherhead School of Management, Case Western Reserve University, Cleveland, 1997-orain arte

Info gehiago

Atalak

Condé Nast kafetegiaNew York, 1996–2000

Izenburua:
Condé Nast kafetegiaNew York, 1996–2000
Erakusketa:
Frank Gehry, arkitektoa
Gaiak:
Gizakia | Artea eta komunikabideak | Artea eta teknologia | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Espazioa | Lan-prozesua | Materiala | Mugimendua | Soinua | Tamaina
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Gehry, Frank

Times Square-ko Condé Nast Publications argitaletxearen egoitza nagusiak kafetegi dotoreenetako bat du bertan lan egiten duten langileentzat. Kafetegi honek aukera eman zion Gehry-ri bere esperimentuak eremu berrietara eramateko, bezeroa kontserbadoreagoa izanez gero nahiko barrualde konbentzionala izango bailuke. Materialen erabilerak berriro asmatzeko joera handia du Gehryk, eta hori 1964-5ean Los Angeleseko estudio-etxebizitzaren estukozko kanpoalderako erabili zituen tekniketan eta materialetan antzeman daiteke, errepideen eraikuntzan ohikoak diren teknikak eta materialak izanik. Baina erabilera hori nabarmenagoa eta ikusgarriagoa da kafetegi hau estaltzen duen beira arkitektoniko uhindunean.

Enpresaren kultura. Gehryren arrakastaren gakoa areto nagusiaren barruko jangela inguratzen duen beira uhindunean dago. Izan ere, material honen bidez pribatutasun-sentsazioa sortzea lortu du eta, aldi berean, multzoaren zabaltasuna eta proportzioak mantentzea. Beirazko panel bakoitzak forma berezi bat du. Besteren artean Vogue eta Vanity Fair aldizkariak kaleratzen dituen argitaletxe honen kultura adierazteko diseinatutako kafetegi honetan eserleku gehienek forma kurbatuak dituzte, eta Manhattanen dauden jatetxe onenetako “gela pribatu elitistak” gogora ekartzen dizkigute, sarritan aipatutako aldizkari horien argitaratzaileak eseri ohi direnekoak. Kasu honetan, ordea, enplegatu guztiek erabili ditzaketen espazioak dira. Kafetegiak oso ingurune demokratiko atsegina eskaintzen du "ikustea eta ikusia izatea" printzipioa bikainki aplikatuz, eta horri esker erakundearen harreman sozialetarako gune bihurtu da.

Azalera: 10.800 oin karratu
Materialak: titaniozko panelak, beira kurbatuzko panelak, lizarrezko estaldura duen zorua
Proiektu-taldea: Frank O. Gehry, Randy Jefferson, Edwin Chan, Chris Mercier, Michelle Kaufmann, Leigh Jerrard, Kamran Ardalan, Douglas Glenn, Julian Mayes, David Nam, Bruce Shepard, Rick Smith, Kristin Woehl, Nora Wolin
Beirazko panelen fabrikatzailea: C-TEK, Erik Adickes, Fred Adickes eta Javier Valdivieso
Beirazko panelak finkatzeko piezen fabrikatzailea: Tripyramid, Tim Eliassen, Michael Mulhern eta Michael Samra
Beirako teknikaria: Donald Vild
Beiraren erresistentziari buruzko azterlanak: DeSimone Consulting Engineers

Beira. Kafetegian dauden beirazko panel bereziak fabrikazio eta ingeniaritza proiektu konplexuetan espezializatua dagoen Kaliforniako enpresa batek fabrikatu zituen. Panel ijeztu horien artean ez dago berdinik, eta bakoitza egiteko erabili zen moldea ordenagailuz kontrolatuta fresatu zuten, kurba konplexu horiek lortzearren. Beirazko panel horien pisua 261 eta 298 kg bitartekoa da eta dimentsioak egin zireneko labearen tamainaren arabera zehaztu ziren.

Titanioa. Kafetegiko paretak titanio urdinez estaliak daude eta beren formek Guggenheim Bilbao Museoarenak (1991–7) gogorarazten dizkigute. Titaniozko panelen tamaina naturaleko prototipoak Trevison (Italia) fabrikatu zituzten. Panelak zulatuak daude eta isolamendu akustikoa gehitu zitzaien beirak xurgapen akustikorik ez duela kontuan hartuta.

Aurretiko eraikuntza eta muntaketa. Beirazko eta titaniozko panelak izan ezik, kafetegiko gainerako elementu guztiak—adibidez, eserlekuak, zurezko plataformak eta titaniorako egitura— Italian eraiki ziren aurretik, eta ondoren desmuntatu eta New Yorkera bidali zituzten bertan instalatzeko. 3,6 metroko beirazko panelak proiektu honetarako propio diseinatutako euskarri batzuekin finkatu dira. Titaniozko panelak altzairuzko plantxetan erantsi dira itsasgarri batekin, eta gero zurezko marko batean muntatu dira.

BESTE ATALAK

Sarrera

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

205 aretoa [Frank Gehry, arkitektoa erakusketa]

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

206 aretoa [Frank Gehry, arkitektoa erakusketa]

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

207 aretoa [Frank Gehry, arkitektoa erakusketa]

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Eraikinen eta beren ingurunearen arteko elkarrizketa

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

209 aretoa [Frank Gehry, arkitektoa erakusketa]

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Gehry etxeaSanta Monica, Kalifornia, 1977–8; 1991–2

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Loyola Law SchoolLos Angeles, 1978 orain arte

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Etxeak [1]

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Etxeak [2]

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Chiat/Day eraikinaVenice, Kalifornia, 1985–91

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Vitra International altzari-fabrika eta Vitra Design MuseumWeil am Rhein, Alemania, 1987–9

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Walt Disney Concert Hall (Walt Disney auditorioa)Los Angeles, 1987-orain arte

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Vitra International-en egoitza nagusiaBirsfelden, Suitza, 1988–94

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Arrain-eskultura Hiri OlinpiarreanBartzelona, 1989–92

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Frederick R. Weisman Art MuseumMinnesotako Unibertsitatea, Minneapolis, 1990–3

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

EMR komunikazio- eta teknologia-zentroaBad Oeynhausen, Alemania, 1991–5

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Nationale-Nederlanden eraikinaPraga, 1992–6

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Der Neue ZollhofDüsseldorf, 1994–9

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Experience Music Project (EMP)Seattle, 1995–2000

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

DG Bank eraikinaBerlin, 1995–2001

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

USTRA bulegoen eraikinaHannover, Alemania, 1995-orain arte

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Condé Nast kafetegiaNew York, 1996–2000

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Peter B. Lewis eraikinaWeatherhead School of Management, Case Western Reserve University, Cleveland, 1997-orain arte

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Guggenheim Museum New York New York, 1998-orain arte

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Marqués de Riscal upeltegietako hotelaEltziego, Espainia, 1998-orain arte

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Ray and Maria Stata CenterMassachusetts Institute of Technology, Cambridge, Massachusetts, 1998-orain arte

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

Millennium Park Music Pavilion eta Great LawnChicago, 1999-orain arte

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago

New York Times-en egoitza nagusia (eraiki gabea)New York, 2000

Frank Gehry, arkitektoa, Atala, 2001

Info gehiago