Frank Gehry, arkitektoa
Millennium Park Music Pavilion eta Great Lawn
Chicago, 1999-orain arte
Atalak
New York Times-en egoitza nagusia (eraiki gabea)
New York, 2000
- Izenburua:
- New York Times-en egoitza nagusia (eraiki gabea)
New York, 2000 - Erakusketa:
- Frank Gehry, arkitektoa
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Materiala | Mugimendua | Tamaina
- Artelan motak:
- Arkitektura | Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Gehry, Frank
Etxe orratza, arkitektura modernoaren sinbolo nagusia, ez dugu ikusi Gehry-k eraikitako obren artean, baina horrek ez gaitu harrituta utzi behar beharbada. Hala eta guztiz ere, 2000ko udaldian eta Skidmore, Owings & Merrill etxeko David Childs-ekin lankidetzan, Gehryk New York Times-en egoitza berrirako ideien lehiaketan parte hartzeko gonbidapena onartu zuen. Lehiaketa hartan, besteren artean, Norman Foster, Cesar Pelli eta Renzo Pianok parte hartu zuten. Zortzigarren Hiribideko orube batean kokatua dagoen eta 40. eta 41. kaleen artean, Portu-Agintaritzaren Autobus Termininalaren parean dagoen 45 solairuko eraikin berrirako baldintzetan ezarritakoaren arabera, behealdean New York Times-erako bulegoen espazio bat eta goialdean beste enpresa eta negozio batzuetarako bulegoen lokalak eraiki behar ziren.
Etxe orratzei emandako erantzuna. Eraikinez gainezka dagoen Manhattan erdialdean, Gehryren eta Childsen diseinuak etxe orratzei buruzko arauen hiztegiari aurka egitea eta alboetako eraikinen zurruntasunetik libratzea lortu du. Kristalezko dorrearen goialdea Times-en logotipoaren abstrakzio batean oinarritutako forma eskultoriko batzuek apaintzen dute, honela zeruertzean bere identitatea antzematen duelarik. Etxe orratz lerden hau erdialderantz biratzen hasten da pixkanaka, ur-jauzi baten antzera mugitzen diren forma deseginetan galduz. Honela, Gehryren diseinuak New York Times-en premiei erantzuten die bere bulegoak beheko solairuan kokatzean, eta aldi berean espazio neutral aproposa eskaintzen die goialdeko bulego komertzialei.
Azalera: 1.300.000 oin karratu
Materialak: beira, beira kurbatuzko panelak
Proiektu-taldea: Frank O. Gehry, Randy Jefferson, James M. Glymph, Edwin Chan, George Metzger, David Nam, Sean Gallivan, Matthew Gagnon, Ana Henton, Steffen Leisner, Christopher Deckwitz, Anand Devarajan, Jose Catriel Tulian, Michelle Kaufmann, Kamran Ardalan, Cara Cragan, Chad Dyner, Sean Gale, Eric Jones, Meaghan Lloyd, Diego Petrate, Birgit Schneider, Zohar Schwartz, Nora Wolin, Brian Zamora
Arkitekto elkartuak: Skidmore, Owings & Merrill, New York, David Childs, Marilyn Taylor, Ross Wimer, TJ Gottesdiener