Frank Gehry, arkitektoa
Experience Music Project (EMP)
Seattle, 1995–2000
USTRA bulegoen eraikina
Hannover, Alemania, 1995-orain arte
Atalak
DG Bank eraikina
Berlin, 1995–2001
- Izenburua:
- DG Bank eraikina
Berlin, 1995–2001 - Erakusketa:
- Frank Gehry, arkitektoa
- Gaiak:
- Artea eta teknologia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Espazioa | Forma | Gainazala | Lan-prozesua | Materiala | Mugimendua | Tamaina
- Artelan motak:
- Arkitektura
- Aipatutako artistak:
- Gehry, Frank
Gehry-ren proiektu asko bezala, Berlingo DG Bank eraikin hau hirirako sarbideetako batean kokatua dago. Zona honetako hirigintza-arau zorrotzek ezartzen dituzten baldintzak konbentzionalegiak ziren Gehryrentzat, ez baitzegoen halako arauetara ohitua. Brandeburgoko Atea nagusitzen den Pariser Platz plazako arkitektura errespetatzearren, Gehryk barrualdean islatu du eraikinak duen indar eskultoriko guztia, kanpoaldean bost solairuko kareharrizko fatxada soil bat aurkezten digun bitartean, kareharria Brandenburgoko Atearen antzekoa izanik. Eraikinaren atzealdeak, ingurune historikoak ezarritako mugetatik aske, etxebizitzez osatutako hamar solairuko fatxada uhinduna aurkezten du.
Zaldi-burua. Barruan, bankuaren bulegoak zurezko panelez forratua eta
argi-zulo kurbatu konplikatu batez estalia dagoen atrio baten inguruan daude antolatuak. Espazio laukizuzen hau Gehryk Lewis etxearen (1989–95) burutu gabeko aurreko proiektu batetik berreskuratutako elementu batean oinarritua dago, zehazki zaldi-buruaren forma duen aretoan. Orain, DG Bankeko hitzaldi-areto bihurtua, egitura, argi-zuloz inguratua, panelez estalitako atrioan nabarmentzen da eta ez du batere zerikusirik enpresen ohiko barrualdearekin.
Azalera: 20.000 metro karratu
Materialak: altzairua, kareharria, beira, alabastroa, altzairu herdoilgaitzezko panelak
Proiektu-taldea: Frank O. Gehry, Randy Jefferson, Craig Webb, Marc Salette, Tensho Takemori, Kirk Blashke, Nida Chesonis, Tom Cody, Jim Dayton, John Goldsmith, Jeff Guga, Leigh Jerrard, Michael Jobes, George Metzger, Jorg Ruegemer, Bruce Shepard, Tadao Shimizu, Rick Smith, Eva Sobesky, Laurence Tighe, Scott Uriu, Nora Wolin
Arkitekto exekutiboak: Planungs AG-Neufert Mittmann Graf, Michael Heggemann, Achim Hauser, Johannes Wilberz, Masoud Afchar
Egituren ingeniaritza: Ingenieur Büro Müller Marl GmbH, Thomas Frankenstein, N.C.P. Nagaraj, Schlaich Bergermann und Partner, Dr. Jörg Schlaich, Dr. Hans Schober, Thorsten Helbig, Dorothea Krebs, Andrea Kratz
Mekanika/elektrizitatea: Brandi Ingenieure GmbH, Burkhard Feimann, Niels Wehlau, Peter Johanni
Atrioaren argi-zuloa. Eraikina eraikuntza berrien tartean geratuko denez, alboetan ez du leihorik. 20 x 61 m neurtzen duen argi-zuloak argi naturala ematen die bulego gehienei. Bere forma eskultoriko bereziak altzairu herdoilgaitzezko 2.000 mainel baino gehiago, altzairu herdoilgaitzezko 825 juntura eta beira isolatzailezko 1.200 panel ditu, panel guztiak desberdinak izanik. Egitura Alemaniako beste leku batean fabrikatu eta muntatu zuten eta ondoren piezetan garraiatu zuten Berlinera, bertan behin betiko muntatzeko. 150 tonatik gorako pisua du eta hormigoira zortzi puntutan ainguratuak dauden lau kablek eusten diote.
Zaldi-buruaren eraikuntza. Zaldi-buruaren forma duen aretoa ezaguna da nazioartean. Egitura hau altzairu herdoilgaitzezko panelez estalia dago, panel guztiak forma eta dimentsio desberdinetakoak eta beren tamaina gehienez 3 x 4 m.koa izanik. 306 panelen artxibo informatikoak Alemanian sortu zituzten eta datu horiekin estruitutako poliestirenozko moldeak egin zituzten. Ondoren Txekiar Errepublikara eraman zituzten, panelak prentsatzeko burdin urtuzko bi pieza sendo sortzeko. Gero, pieza horiek Suediako fabrika batera bidali zituzten altzairu herdoilgaitzezko panelak 1.015ºC-tan berotzeko eta 1.500 tonako prentsa baten bidez 4 mm-ko lodiera emateko, zaldi-buruaren kurba konplexuak lortzearren. Prentsatu eta gero, panelak leundu egin zituzten aingeru-adatsaren antzeko akabera lortu arte, eta Berlinera eraman zituzten bertan instalatzeko.