Frank Gehry, arkitektoa
Vitra International altzari-fabrika eta Vitra Design Museum
Weil am Rhein, Alemania, 1987–9
Vitra International-en egoitza nagusia
Birsfelden, Suitza, 1988–94
Atalak
Walt Disney Concert Hall (Walt Disney auditorioa)
Los Angeles, 1987-orain arte
- Izenburua:
- Walt Disney Concert Hall (Walt Disney auditorioa)
Los Angeles, 1987-orain arte - Erakusketa:
- Frank Gehry, arkitektoa
- Gaiak:
- Artea eta musika | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Espazioa | Forma | Gainazala | Lan-prozesua | Materiala | Mugimendua | Soinua | Tamaina
- Artelan motak:
- Arkitektura
- Aipatutako artistak:
- Gehry, Frank
Walt Disney auditorioa —Los Angeleseko Orkestra Filarmonikoaren egoitza izango dena eta une honetan Musika-Zentroaren ondoan eraikitzen ari direna— Gehry-k Los Angelesen izan duen proiektu handinahiena da. Auditorio hau hiriaren erdialdean dagoen kulturgunean dago, besteren artean Dorothy Chandler Pavilion eta Arte Garaikidearen Museoarekin batera. Gehryren obra publiko handi askok bezala, ukitu berezia emango dio inguru honi, ez bakarrik bere diseinu ikusgarriagatik baizik eta kanpoaldean kontzertuak emateko izango diren lorategi eta espazio zabalengatik ere. Diseinuak aldaketa ugari izan ditu Gehryri esleitu zitzaionetik, esate baterako hasieran pentsatutako harrizko estalduraren ordez orain altzairu herdoilgaitzezko kanpoaldeko fatxada arina izatea erabaki da.
Hobekuntza-prozesua. Gehryk auditoriorako asmatutako proiektuak argi eta garbi erakusten digu bezeroaren premiak betetzeko arkitekto honek eraikuntza funtzionalarekin hartua duen konpromisoa. Jatorrizko proiektuak honela definitu zuen auditorio nagusia, eszenatokira zabaltzen ziren kaxa intimo batzuez osatua. Baina hasierako ideia hark aldaketa nabarmenak izan zituen arkitektoak akustikako adituekin, obra klasikoen musikari famatuekin eta Esa-Pekka Salonen Los Angeleseko Orkestra Filarmonikoaren zuzendariarekin kontsulta egin ondoren. Diseinu berriak erdialdean zapaldutako auditorio bat aurkezten zuen, muturretan kaxa konbexu formarekin goratua eta orkestraren soinua ahalik eta ondoen transmititzeko diseinatua. Auditorioko azaleren mugimendua nabarmenagoa egiten da eraikinaren kanpoaldean. Bertan, kaxa baten itxura duen kontzertuetarako aretoa altzairu herdoilgaitzezko estalki uhindun batez estalita agertzen da, eta bere perimetro osoan okertzeko zorian dagoela ematen du.
Azalera: 200.000 oin karratu
Materialak: altzairuzko egitura, altzairu herdoilgaitzezko panelak, beira, harria, Oregoneko pinua
Proiektu-taldea: Frank O. Gehry, James M. Glymph, Craig Webb, Michael Maltzan, Vano Haritunians, Terry Bell, Andrew Alper, Suren Ambartsumyan, Larik Ararat, Kamran Ardalan, Herwig Baumgartner, Pejman Berjis, Rick Black, Kirk Blaschke, Tomaso Bradshaw, Earle Briggs, John Carter, Padraic Cassidy, William Childers, Rebeca Cotera, Jonathan Davis, Jim Dayton, Denise Disney, Jon Drezner, Nick Easton, Jeff Guga, David Hardie, James Jackson, Victoria Jenkins, Michael Jobes, Michael Kempf, Gregory Kromhout, Naomi Langer, Jacquine Lorange, Gary Lundberg, Gerhard Mayer, Alex Meconi, Emilio Melgazo, George Metzger, Brent Miller, Julianna Morais, Rosemary Morris, Mathias Mortenson, Gaston Nogues, David Pakshong, Michael Resnic, David Rodriguez, Christopher Samuelian, Michael J. Sant, Robert Seelenbacher, Michael Sedlacek, Matthias Seufert, Bruce Shepard, Tadao Shimizu, Rick Smith, Eva Sobesky, Randall Stout, Thomas Swanson, John Sziachta, Tensho Takemori, Laurence Tighe, Hiroshi Tokumaru, Jose Catriel Tulian, Dane Twichell, William Ullman, Monica Valtierra-Day, Tim Williams, Kristin Woehl, Brian Yoo, Brian Zamora
Soinu-aholkularitza: Nagata Acoustics, Minoru Nagata, Yasuhisa Toyota
Akustika egiaztatuz. Auditoriumaren barrualdea diseinatzerako orduan atentzio handia jarri behar izan zen xehetasunetan akustika ezin hobea lortzeko helburua betetzearren. Gehryk barrualde desberdinekin esperimentatu zuen eskala txikiko maketa bat eraikiz lortu nahi zuen formarekin. Gero, akustikan aditua den Yasushisa Toyotari diseinuaren ezaugarri akustikoei buruz zeukan iritzia emateko eskatu zion. Nahi zuen efektua lortzeko 50 maketa baino gehiago burutu zituen. Azkenengo diseinuan Gehryk aukeratutako forma lerromakurrak bat egiten du Toyotak gomendatutako simetria zorrotzarekin. Eskala handiko maketa bat eraiki zuten soinuak espazioaren barruan izango zituen jarraibideak ezagutzeko eta barruko elementuak lotzeko.
Barrualdea. Gehryk barrualdeko xehetasun guztietan islatzen du material sinpleei buruz duen ikuspuntu berezia. Barrualdea, 2.300 eserleku dituena, zurez estalia dago guztiz eta honek biolin baten gainazal fina ekartzen digu gogora. Eszenatokia aretoaren lekurik baxuenean dago kokatua eta eserlekuek inguratzen dute, hauek gorantza doan aldapan jarriak daudelarik hormara hurreratzen direla. Zurezko zerrendaz osatutako sabai uhinduna eszenatokiaren atzean kokatua dagoen organoaren tutuen gainean eroriko dela ematen du. Instrumentuak dituen zurezko tutu bihurrituak Gehry berak eta Manuel Rosales organo-egileak diseinatu dituzte eta instrumentua aretoan ederki integratzea ahalbidetzen dute, bertan ohiko diseinu bat ez bailitzateke bat etorriko barrualdeko elementu dinamikoekin.