Frank Gehry, arkitektoa
Gehry etxea
Santa Monica, Kalifornia, 1977–8; 1991–2
Etxeak [1]
Atalak
Loyola Law School
Los Angeles, 1978 orain arte
- Izenburua:
- Loyola Law School
Los Angeles, 1978 orain arte - Erakusketa:
- Frank Gehry, arkitektoa
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Artea eta hezkuntza | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua
- Artelan motak:
- Arkitektura
- Aipatutako artistak:
- Gehry, Frank
1978an Loyola Marymount University-k Gehry aukeratu zuen bertako Zuzenbide-Fakultaterako unibertsitate-campusaren proiektu bat garatzeko. Proiektua fase desberdinetan burutzen aritu da eta oraindik amaitu gabe dago (beste eraikin bat dago egiteko bai eta 2002. urtean amaituko den kanpoaldeko emanaldietarako gune zabal bat ere). Campusaren proiektuaren garapen mailakatua eta burutzen ari den obra bat izatearen baldintza axiala ez den planimetrian antzematen da, nolabait ere "behin-behineko" izaera adierazten duena. Eta hori argi eta garbi antzematen da eraikin bakoitzak dituen ezaugarri desberdinetan.
Campusaren sorkuntza. Gehryk proiektua onartu zuenean, Zuzenbide-Fakultatea Los Angeleseko erdigunetik gertu dagoen industrialde batean kokatutako eraikin bat zen. Unibertsitatearen asmoa Fakultatearentzako eta egunero bertara joaten ziren ikasleentzako ingurune atsegin bat sortzea zen. Horretarako, Gehryk parke baten antzeko giroa sortu zuen, belarrez estalitako lubetekin eta eraikin desberdinen artean sakabanatutako zuhaitzekin, eta nahiko goratua agertzen den sarbide nagusiarekin. Azken honetara Olympic Boulevard-etik heltzen da eskalinata batzuetatik. Gehryren diseinua hiriko ingurunean erabat integratua dagoela ikus daiteke, hauxe arkitektoa asko kezkatzen zuen arazoa izan baitzen.
Aipamen historikoak. Zeharka, bere diseinuak arkitektura klasikoa gogorarazten digu nolabait, eraikinen antolamendua eta egiturari dagozkion xehetasun batzuk akropoli greko baten konfigurazioan oinarrituak daudelako. Aipamen historiko hauek Fakultateak historiaren eta abokatutzaren handitasuna adierazteko nahiaren isla dira eta, aldi berean, elementu ezagun batzuk antolatu dituen moduak bertako ikasgeletan sor daitezkeen eztabaida animatuak iradokitzen ditu.
Proiektu-taldea: Frank O. Gehry, James M. Glymph, Randy Jefferson, Robert G. Hale, Craig Webb, Jon Drezner, Edwin Chan, Josh Schweitzer, C. Gregory Walsh, Jr., Hak Sik Son, Tomaso Bradshaw, Carroll Stockard, Rene Illustre, Bob Cloud, Ana Henton, David Kellen, Dane Twichell, Mok Wai Wan, Adam Wheeler, Sharon Williams, Brad Winkeljohn, Ed Woll, Bryant Yeh