Frank Gehry, arkitektoa
207 aretoa [Frank Gehry, arkitektoa erakusketa]
209 aretoa [Frank Gehry, arkitektoa erakusketa]
Atalak
Eraikinen eta beren ingurunearen arteko elkarrizketa
- Izenburua:
- Eraikinen eta beren ingurunearen arteko elkarrizketa
- Erakusketa:
- Frank Gehry, arkitektoa
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Gainazala | Materiala | Tamaina
- Artelan motak:
- Arkitektura
- Aipatutako artistak:
- Gehry, Frank
Gehry-ren betiko kezka izan da bere ibilbide osoan zehar. Hasierako proiektuetan jadanik formak zatikatu edo banantzeko interesa erakutsi izan zuen, forma horiek inguruneko etxebizitza xumeen eskaletara egokitzearren, hain zuzen. 1990eko hamarkadatik aurrera egin zituen eraikinetan ‑gehienak unibertsitate-campusetarako edo hiriguneetarako proiektuak izanik‑ inguruko baldintza arkitektonikoei erantzuteko interesa antzematen da, estetika mugatu beharrean bere hiztegi arkitektonikoan barneratuz eta forma berriak garatzeko inspirazio-iturritzat hartuz. Adibidez, USTRA bulegoen eraikinerako (1995 orain arte) diseinatu duen dorre lerrozuzenak Hannover hiriaren erdialdeko eraikin klasikoak gogorarazten dizkigu, Millennium Park Music Pavilion eta Great Lawn proiektuaren (1999 orain arte) arintasuna Chicagoko lakuaren urbazterreko hiri-testuinguruan integratzen den bitartean.
Bere proiektuen eskala eta aurrekontua handitu ahala, Gehryren hizkuntza bisuala konplexuago bihurtzen da. Forma kurbadunak garatzean, Gehryk bere aurreko proiektuetan erabilitako sare metalikoaren eta zur kontratxapatuaren ordez altzairu herdoilgaitzezko xafla leunduak eta margotuak edo titaniozko plaka kurbatuak aukeratu ditu. Estaldura horiek sofistikatuak izan arren, azkenaldiko eraikinetako egitura orokorraren sinpletasunak ingurune desberdinetan integratzeko aukera ematen du, esate baterako azkenean eraiki gabe geratu zen New York Times-en egoitza nagusia (2000) Manhattaneko hirigunean, edo Marqués de Riscal upeltegietako hotela (1998 gaur egun) Euskal Herriko landa-paisaian.