Frank Gehry, arkitektoa
209 aretoa [Frank Gehry, arkitektoa erakusketa]
Loyola Law School
Los Angeles, 1978 orain arte
Atalak
Gehry etxea
Santa Monica, Kalifornia, 1977–8; 1991–2
- Izenburua:
- Gehry etxea
Santa Monica, Kalifornia, 1977–8; 1991–2 - Erakusketa:
- Frank Gehry, arkitektoa
- Gaiak:
- Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Espazioa | Gainazala | Lan-prozesua | Materiala | Mugimendua
- Artelan motak:
- Arkitektura
- Aipatutako artistak:
- Gehry, Frank
Bere etxeari egin zion lehenengo birmoldaketa —izkina batean dagoen lursail batean kokatutako bi solairuko bungalow xume bat— aukera paregabea izan zen espazioaren dinamikarekin eta etxebizitzen eraikuntzan ohikoak ez diren materialekin esperimentatzeko, adibidez metalezko plantxa uhindunekin eta hesi metalikoarekin. Material horiekin lehendik zegoen egitura estali zuen, horrez gain kanpoaldeko fatxadan trapezio-formako eta beiraz hornitutako azalera handiak zabalduz. Barrualdeko espazioetan goialdeko luzitua kendu zuen, lehengo eraikuntzaren zurezko egitura agerian utziz eta, beraz, etxeari dinamismo- eta mugimendu-sentsazio harrigarria eskainiz.
Estetika berria. Lehendik zegoen etxe baten barruan beste bat eraikitzean Gehryk lortutako emaitza harrigarriek zaharraren eta berriaren arteko mugak, edo barruaren eta kanpoaren artekoak itxuragabetzen dituzte, Gehryk arkitekturaren eta artearen eremuko korronte desberdinen aurrean erakutsitako interes handia agerian uzteaz gain. Gainera, ondoren aztertzen jarraituko duen beste gai batzuen isla dira ere, esate baterako estaldura arkitektonikoak berriro planteatzen dituen modua; hesi metalikoa, asfaltoa eta beira armatua bezalako material berrien erabilera edo arkitekturaren eredu modernoaren gaitzespena.
Azalera: 3.400 oin karratu
Materialak: zurezko egitura, altzairu galbanizatu uhinduna, hesi metalikoa, beira armatua, asfaltoa, zur kontratxapatua
Proiektu-taldea: Frank O. Gehry, Paul Lubowicki, Jon Drezner