Frank Gehry, arkitektoa
Arrain-eskultura Hiri Olinpiarrean
Bartzelona, 1989–92
EMR komunikazio- eta teknologia-zentroa
Bad Oeynhausen, Alemania, 1991–5
Atalak
Frederick R. Weisman Art Museum
Minnesotako Unibertsitatea, Minneapolis, 1990–3
- Izenburua:
- Frederick R. Weisman Art Museum
Minnesotako Unibertsitatea, Minneapolis, 1990–3 - Erakusketa:
- Frank Gehry, arkitektoa
- Gaiak:
- Sorkuntza artistikoa | Argia | Espazioa | Gainazala | Geometria | Kolorea | Materiala | Mugimendua
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Arkitektura
- Aipatutako artistak:
- Gehry, Frank
Gehry-k arte bisualekin daukan harreman ezaguna 1960ko hamarkadaren erdialdean Los Angeleseko County Museum of Art-en diseinatutako erakusketekin hasi zen. Gehryk berriro itxuratu zituen museoaren aretoak, bertako edukia behar bezala adieraztearren, eta adibide batzuen artean ditugu 1965ean Art Treasures of Japan erakusketarako ekialdean inspiratutako muntaia soila eta 1968ko Billy Al Bengston erakusketarako motozikleten tenplu modernoaren diseinua.
Erakusketa-aretoak. Gehryk 1990ean jaso zuen museo publiko bat diseinatzeko lehenengo enkargua. Frederick R. Weisman Art Museum-en erakustokiaren azaleraren 11.000 oin karratuek lau solairuko eraikin lerrozuzenaren hirugarren solairua betetzen dute. Aretoak, nahiko soilak diren arren, oso desberdinak dira museoetan ikusi ohi ditugun areto laukizuzenen aldean. Apaindurarik gabeko pareta zuriek ebaki geometrikoak dituzte goialdeko ertzetan eta sabaiak barrualdea argi naturalez betetzen duten argi-zulo lerromakurrez zuinduak daude. Elementu nabarmen horiek aretoetan biltzen den arte modernoaren eta gaur egungo artearen osagarri gisa dihardute.
Campusean integratuz. Kanpoaldeko formak barrualdeko espazio eskultorikoetarantz zabaltzen dira, Washington Avenue-ko gertuko zubitik dabiltzan oinezkoei museoak gaur egungo artea ikusgai duela iragarriz, eta bermiloi-koloreko zementuak campusean orain museoa dagoen lekuan lehen adreiluzko eraikin batzuk zeudela iradokitzen duen bitartean. Mendebaldeko fatxadan, Mississippi ibaiertzean, altzairu herdoilgaitzezko panelak angeluetan elkartzen dira eta uhindu egiten dira ibaiaren mugimendua imitatuz. Egun eguzkitsu batean beste ibaiertzetik begiratuz gero, museoak gune distiratsu bat ematen du bere gainazal islatzaileak eraginda.
Azalera: 47.300 oin karratu (museoa); 42.426 oin karratu (aparkalekua)
Materialak: hormigoia, altzairuzko egitura, adreilua, altzairu herdoilgaitzezko panel pintatuak eta leunduak
Proiektu-taldea: Frank O. Gehry, Robert G. Hale, Edwin Chan, Victoria Jenkins, Matt Fineout, David Gastrau, Richard Rosa